Arraio Irratiaren 10. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, hitzaldia edukiko dugu ostegun honetan, Maiatzaren 19an, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Jakue Pascual soziologoa izango da, 2015ean kaleratu zuen Movimiento de Resistencia, Años 80 en Euskal Herria liburuaz hitzegiten. Hitzaldia, Putzuzuloko lehen solairuan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da.
Kategoria: Hitzaldiak
Podcast: Play in new window | Download
Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako.
Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera.
Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik. Goizeko 10:30etatik aurrera herriko txoko ezberdinetan egongo gara saio berezia egiten. Azken Portu, San Pelaio, Vistalegre, Santa Marina eta Zelai Ondon izango gara gure estudio ibiltariarekin.
Maiatxak 19 osteguna. Hitzaldia. Jacue Pascual soziologoa edukiko dugu “Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria” libururuaren inguruan hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da Putzuzulo Gaztetxean.
Maiatzak 28. EGUN HANDIYA!!!!. Larunbatean ederki ospatuko ditugu Arraioren 20 urteak. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dugu Putzuzulon, eta bertan, gure entzuleez aparte, irratian 10 urte hauetan ibili den jendea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak, Arrano, Eguzki eta Maukan dituzue salgai.
Bazkalostean, txarangarekin kalera joango gara. Eta gauean, 22:30etan Zarauzko Blue Beans eta Skasti taldeak edukiko ditugu. Gaua amaitzeko berriz, DJ Kepoi izango dugu musika jartzen
Podcast: Play in new window | Download
Atzo, Zarauzko Arrano tabernan “Independentzia lortu edo identitatea mantendu” hitzaldia eduki genuen Andoni Olariagaren eskutik. Andonik hainbat komunikabidetan plazaratu ditu bere hausnarketak. Besteak beste, Garan edota basque.criticalstew.org atarian.
Halaber, eta beste hainbat kiderekin batera, Txalaparta argitaletxearekin ere argitaratu du liburu bat: Independentzia helburu.
Hitzaldia podcastean duzue osorik:
Podcast: Play in new window | Download
Atzo ostegun internazionalistetako azken hitzaldia eduki genuen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Chiapasera egin genuen bidaia brigadistak baten eskutik. Hitzaldia, aurreko guztiak bezala, podcastean duzue.
Podcast: Play in new window | Download
Iñaki Gil De San Vicentek atzo Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean OTANi buruz eman zuen hitzaldia entzungai duzue iada. Askapenak Martxoko ostegunetan antolatu duen bigarren hitzaldia izan zen honakoa. Gogoratu datorren astekoa ere grabatzeko intentzioa dugula Arraio Irratitik