Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Hitzaldiak

Bi liburu aurkezpen Putzuzulon

Maiatzaren 16 eta 18an, bi liburu aurkezpen izango dira Arraio Irratiaren urteurren kitaldien barruan.

Maiatzaren 16an, asteartean, “Laura esaten zioten” liburu aurkezpena izango dugu. Bertan, Miren Odriozolak El Salvadorren izandako bizipenak kontatzen ditu. Liburua Leire Ibarguren Azpeitiarrak eginikoa da.

Maiatzaren 18an berriz, ostegunean, Justo Arriolaren “A los pies del Caballo” liburua aurkeztuko da.

Bi aurkezpenak Putzuzulo Gaztetxean izango dira, 19:00tan. Ondoren luntxa izango da ere.

Erabakitze eskubideaz berriz ere Presio Heltzean

Astelehen honetan, gaueko 20:00etatik aurrera erabakitze eskubideaz jardungo gara berriz ere Presio Heltzea saioan. Aurreko astean Zarahitz Herri Ekimenak antolaturiko hitzaldiaren lehen saioa emititu genuen gurean. Bertan, Samara Velte, Juanjo Avarez eta Angel Oiarbide eduki genituen. Oraingoan, hitzaldi horren bigarren zatia entzun ahalko duzue gurean.

“Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburu aurkezpena Putzuzulon

Arraio Irratia eta Putzuzuloren eskutik, liburu aurkezpen interesgarri bat edukiko dugu Azaroaren 10ean Putzuzulon bertan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Ahoztar Zelaietaren Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria liburu aurkezpena edukiko dugu.

kutxabank

Ahoztar Zelaieta, 1972an sortu zen, baserritar gudari baten biloba da eta apaiz ohi euskaltzale baten semea; 1995ean Kazetaritza ikasketak utzi zituen Egineko ikerketa-taldean lanpostu huts bat betetzeko. Ordurako bi urte zeramatzan Tas Tas irratian parte hartzen.

Garzon epailearen aginduz 1998an Egin egunkaria itxi eta gero, ikerketa eta gizarte-salaketa helburu duen Ardi Beltza aldizkarian ibili zen editore. Garzonek Ardi Beltza ixteko agindua eman zuenean, 2001ean, Kalegorriako taldearekin jarri zen lanean. Aldi baterako utzi zituen gero kazetaritza-lanak Gazte kriminologia ikasketak egiteko.

Gaztetxean aurkeztuko duen Liburuan, hamabi kapitulutan banatuta, Kutxabanken zer gertatzen ari den azaltzen du Ahoztarrek. Nork agintzen du hemen? dio kapitulu batek, eta egileak erantzuan ematen dio galdera horri ere.