Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Judith Resa eta Garazi Zabaleta igerilariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurko saioan igerilekuan murgilduko gara, gure bi protagonisten eremua hori baita. Biak Zarautz Balea Igeriketa taldeko kideak dira eta urteak daramatzate luzeak egiten. Gaurkoan, kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango du beraien ahotik, gehiegi ikusten ez den modalitatea izan arren denok edo ia denok ikasi baitugu igerian.

Beti bezala hau guztia gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Begirada ezberdin bat Asiatik

Aspaldian bisitatu ez dugun Asiara itzuliko gara gaurkoan Itsaso Garinen eskutik. Herrialde ezberdinak ezagutzeaz gain, bertako ahotsa eta begirada gerturatuko dizkigu, etxean bezala edo hobeto sentitu den txokoen inguruko bizipenak gurekin elkarbanatuko dituelarik.

Uhinen bidez bere goxotasunaz eta irribarreaz gozatzeko aukera ez galdu 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an!