Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Izeta VI.a denboraldiko azken saioan

Kaixo entzule maite!

Konturatzerako iritsi da denboraldi honetan azken saioa, eta 2020-2021tari agur esateko Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.” izango da gurean. Aiako gaztea pentatloian dabil azken urte hauetan eta kirol honen inguruan gehiago jakiteko baliatuok dugu elkarrizketa. Zuek ere elkarrizketa hau entzun dezakezue bihar 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Ikasturtiai errepasua!

Bueno bueno, iritsi zaigu ikasturtiai aio esateko garaya eta modu ezin hobian eman diyou bukaera! Gonbidatu berezi asko izan ditugu aurten, baño gaurkuan Murtziatik etorri zaixkigu hango “bertsolaritzan” berri ematea Tomasa eta Manuela, ikasturteko sayo berezinetako bat osatuz!

Zuen gozagarri izango dalakuan eta datorren ikasturtian e Arraio irratiko uhinan beste aldian jarraituko dezuelakuan, udara on ona pasa !!

https://proxy.duckduckgo.com/iu/?u=https%3A%2F%2Ftse2.mm.bing.net%2Fth%3Fid%3DOIP.g6IVwx8YNtaPgTuxsLOyIAAAAA%26pid%3D15.1&f=1

Arraun kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurkoan arraun kontuak izango ditugu mintzagai gela arroxean. Traineru denboraldia hasteko denbora gutxi falta den honetan orain arte egindako lana eta udarako helburuak zeintzuk diren ezagutuko ditugu Onintza Olaizola eta Maddi Makazagaren eskutik. Beraz, badakizue, arraun denboraldiaz gehiago jakin nahi baduzue sintonizatu 21.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!