Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Artza Records zigiluko Aitor eduki dugu. Kaleratu dituzten erreferentziak errepasatu eta zigiluaren istoria kontatu digu.
Iepale!! Aste hontan puri-puriyan daon Arabako kuadrilarteko txapelketa izan deu hizketagai. Hortako parte-hartzaile dan Manex Agirre izan deu txapelketa berezi honen gora-beherak kontatzeko. Disfrutau!!
Otsaila hasieratik zain egon zeatela badakigu eta azkenian iritsi da eguna … (redoble). Hementxe dezue 2matx saioko Laura eta Garazirekin egindako LEHENENGO KOLABORAZIYO OFIZIZIALA!!!
Hala Bedi irratian grabatu genun, Gasteizen eta infinito gai izan genitun hizpide lehenengo zati honetan: lmamarratxeua ta emakumeen* presentziaz gune publikota. Barkatu, emakume* ez E-EME-A-KA-U-EME-E-E-ENE-ASTERISKO.
Bihar kolaboraziyuan bigarren zatia igoko degu, baina momentuz honekin disfrutatu.
Besterik gabe, eskerrik asko 2matx-eko majisimei eta Hala Bedi irratiari, guretzat plazer bat izan da zuekin berriketan aritzia. Berrian esan zuten bezala, elkarlanian jarraituko deu.
Beste bat arte, TUMAMARRATXA ETA GORA EUSKAL HERRI MAMARRATXUA!
Gaur grabatu dugun saioan futbola izan dugu mintzagai. Herriko taldeetan jokasten duten Kepa, Jon, Leire eta Iraia izan ditugu gela arroxean. Denboraldiaren nondik norakoak azaldu dizkigute, baita aurrera begira dituzten helburuak ere.
Amaitzeko, larunbatean jokatuko den playeroetako jardunaldia errepasatu dugu. Orain egun gutxi utzi gaituen Txena gogoratzeko ere hartu dugu tartetxo bat, ezin baita playeroen historia bera gabe ulertu, mila esker Txema.
Disgalerna, B Jauna eta Lagun Izoztuaren txanda iritsi da aste honetako ZarataZarautz irratsaiora. Azken asteetan gonbidatu dezente izan ostean, gustoko musika eta nobedade batzuk eduki ditugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.