Patxi Santamaria izango dugu gurekin aste honetan. Eta bere argazkia egiten saiatuko gara. Ba hoixe. Gusto baduzue ostegun honetan 8tatik 9tara. Ta hurrenguan, webean ere sartuko det argazkia, sartzen asmatzen badet. Muxuak denoi!!
iml
Patxi Santamaria izango dugu gurekin aste honetan. Eta bere argazkia egiten saiatuko gara. Ba hoixe. Gusto baduzue ostegun honetan 8tatik 9tara. Ta hurrenguan, webean ere sartuko det argazkia, sartzen asmatzen badet. Muxuak denoi!!
iml
Datorren asteartean, otsailak 20, Jexuxmai Lopetegi abeslaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bere ibilbide musikala aski ezaguna da; Akelarre taldean eta bakarka (Jexuxmai eta Noizbehinka) aritua da besteak beste. Aipatutako ibilbideaz gain, orain zertan dabilen ere kontatuko digu. Eta beste hainbat bitxikeri ere bai. Eta noski, bere kanturen bat edo beste ere entzun ahal izango duzue…
Beraz, Ihauterietako ajea pasatzeko aukera paregabea FM-ko 99.3an…. Ez hutsegin! Ez zara damutuko!!!!

egun berria estreinatzen dugun honetan, biografia berri bat as noites da radio lisboa saioan, santa kruz apaizaren abentura eta kalenturak, betiko moduan zentsura eta lotsik gabe
astelehena 12, 9-etatik 10-etara, as noites
Gaur gurekin Deloreaneko TOMAX izango dugu. Eta beti bezala hitz egingo dugu bizitzaz, farolez, barraskiloez eta noski musikaz ere bai. Galderarik egin nahi izanez gero, egin!
Gaur 8ak arte azenario eta erremolatxok!!!

Otsailaren 8-ko saioan bi gonbidatu izango ditugu, Marina Lertxundi eta Aitana Lertxundi.
Beraiek, Xabin Beobiderekin batera, PAISAIA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA – Santa Barbara-Mutxio-Vista-Alegre- ZARAUTZ lana burutu zuten Zarauzko Udalarentzako. Bertan aipatutako ingurunearen balio paisajistikoa eta Torreoiaren berregokitzea aztertu zituzten, baita, halaber, zenbait proposamen ludiko-kultural egin ere.
As noites otsailaren 8-an 9-tatik 10-etara.
Otsailaren 12-tik aurrera, as noites astelehenetan!