Hilabetea: otsaila 2007
Gaur, hilak 26, aurreko asteko atsedenaren ondoren, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren inguruan jardungo dugu, horretan aditu den batekin, gure Josu hain zuzen ere. Agiriaren sorreraren nondik norakoak, bere beharra, bere zilegitasuna, bere balioa…
Betiko moduan, astelehenetan, 9-etatik 10-etara as noites da radio lisboa
aaaaaaaa, eta asteko diska Maddi Oihenart eta Josetxo Goia_Aribe
      Astartean, otsailak 27, Ainhoa Alberdi aktore zarauztarra izango dugu gonbidatua “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean guk jarritako puntuei erantzuten saiatuko da. Ainhoa, Zarauzko aktoreen harrobiak eman duen harribitxietako bat da. Herriko “Alproja” antzerki taldean aritzeaz gain, eskarmentu handia du antzerkiaren munduan.
     Beraz, irratia antzezleku bihurtuko dugu oraingo honetan…. betiko lekuan, noski; FM-ko 99.3an, Arraio Irratian.
Â
                     Â
Patxi Santamaria izango dugu gurekin aste honetan. Eta bere argazkia egiten saiatuko gara. Ba hoixe. Gusto baduzue ostegun honetan 8tatik 9tara. Ta hurrenguan, webean ere sartuko det argazkia, sartzen asmatzen badet. Muxuak denoi!!
iml
Datorren asteartean, otsailak 20, Jexuxmai Lopetegi abeslaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bere ibilbide musikala aski ezaguna da; Akelarre taldean eta bakarka (Jexuxmai eta Noizbehinka) aritua da besteak beste. Aipatutako ibilbideaz gain, orain zertan dabilen ere kontatuko digu. Eta beste hainbat bitxikeri ere bai. Eta noski, bere kanturen bat edo beste ere entzun ahal izango duzue…
Beraz, Ihauterietako ajea pasatzeko aukera paregabea FM-ko 99.3an…. Ez hutsegin! Ez zara damutuko!!!!