Gaur Lizarriturri dj doktoreak bakarrik utziko nau eta aspaldi bezala nik bakarrik egingo dudanez irratsaioa, bakardadez dekoratuko dut irratsaioa. Gusto baduzue, 9tatik 10etara 99.3an.

Gaur Lizarriturri dj doktoreak bakarrik utziko nau eta aspaldi bezala nik bakarrik egingo dudanez irratsaioa, bakardadez dekoratuko dut irratsaioa. Gusto baduzue, 9tatik 10etara 99.3an.

Zarauzko Gazte Asanbladak urri osoan eginiko beste hitzaldi bat dugu entzungai arraio irratian. Urriaren 4an, Nekane Juradok eman zuen hitzaldia entzungai jarri genuen gure web orrian. Hitzaldi honen izena, Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen.
Oraingo honetan, Urriaren 18ko hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Bertan, Ubaldo Ortiz, Zarauzko hirigintza zinegotzia eta Mireia Unamuno Antzuolako alkate ohia izan genituen instituzioen paperaz hitzegiten. Hitzaldi hau Putzuzulo Gaztetxean izan zen eta HEMEN duzue entzungai
Lehengo asteko eta igande hontako irratsaioak hemen dituzue:
2007-11-11
![]()
Igande gauetako ixiltasunari aurre egiteko asmo betearekin gatoz berriz ere Arraio Irratiko uhinetara. Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioak Venezuelako egoerari buruzko erreportai-kronika-hitzjarioa burutuko du igande honetatik aurrera.
Ez dakigu zenbat irratsaiotan arituko garen (gure entzuleen eta eztarrien araberakoa izango baita) Venezuelan gertatzen ari den iraultza bolibariarrari buruz. Honek ez du esan nahi asteko errepasoa, NoJodas tartea edota lehiaketarik egingo ez dugunik.
![]()
Zarauzko Gazte Asanblada etxebizitzaren arazoaren inguruan antolaturiko hitzaldi batzuk entzungai izango dituzue arraio irratiaren eskutik.
Urrian zehar, ZAGAk, lau hitzaldi antolatu ditu Zarauzko eta inguruko etxebizitzen arazoa konpontzeko. Arraio irratia ere eztabaida horietan izan da eta batzuk grabatu ditu joan ezin izan duenak entzun ahal izateko.
Hasteko, Elkartzen taldeko Nekane Juradok emandako hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen eztabaida honen izenburua eta HEMEN duzue entzungai.
Ze, badakizue, jaio denak hiltzea zor!
Ostegun honetan 9etatik 10etara ARRAIOENEA. By Lizarriturri DJ Doktorea eta 27 zapata.