Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2007

Zarauzko Gazte Asanbladak antolaturiko hitzaldiak entzungai

Zarauzko Gazte Asanblada etxebizitzaren arazoaren inguruan antolaturiko hitzaldi batzuk entzungai izango dituzue arraio irratiaren eskutik.

Urrian zehar, ZAGAk, lau hitzaldi antolatu ditu Zarauzko eta inguruko etxebizitzen arazoa konpontzeko. Arraio irratia ere eztabaida horietan izan da eta batzuk grabatu ditu joan ezin izan duenak entzun ahal izateko.

Hasteko, Elkartzen taldeko Nekane Juradok emandako hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen eztabaida honen izenburua eta HEMEN duzue entzungai.

Kontzertua ZarataZarautz saioaren eskutik

Igande honetan, urriaren 21ean, biran datozen bi talderen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Putzuzulo Gaztetxean.

Biran datozen Human Kompost Crust talde Frantziarra eta Alemaniako Lies Feed The Machine NeoCrust taldearen emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Kontzertua puntual hasiko da 23:00tan amaitua egon behar du eta.

Beste bixita bat izango dugu ZarataZarautz irratsaioan

Erantzun taldeko gitarjolea den Hodei Xarma izango dugu astearte honetan ZarataZarautz irratsaioan. Orain dela pare bat aste egon behar zuen irratsaioan zarata jartzen baina gaixotasun bat zela medio, ezin izan zuen astearte gauetako saioan parte hartu.

erantzun3.jpg

Beraz, astearte honetan beste bixita bat jasoko dugu gaueko 22:00etatik aurrera. Honez gain, astebukaera honetan ditugun inguruko kontzertuei buruz ere hitzegingo dugu