Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

arkeologi kontuak as noitesen

maiatzaren 5eko saioan inhar izango dugu gonbidatu, aranzadi zientzia elkarteko kidea,

uda honetan parte hartu duen bi indusketen berri emango digu: guatemalako la blanca maia hiria eta amaiurko gaztelua,

argazkiak ekarriko omen dizkigu gainera, estudioan bertan zuzenean ikusteko, beraz, bertara ere gonbidatuak zaudete

astelehenetan 9tatik 10etara: asnoitesdaradiolisboa

(aaaaaa, eta hauez gain, beste makina bat kontu ere bai, noski!)

Urpekariz dekoratutako Arraioenea

Itsasoan hondoratuko gara eta Arraioko urpekaritik egingo dugu bihar irratsaioa, iluntzeko 9etatik 10etara, Lizarriturri DJ doktoreak eta 27zapatak. Urpekarian gonbidatu berezi batekin egingo dugu bidaia. Aguexekin. Bai, herriaren historia aldatzeko adinako merituak egin dituen azken portuarrarekin. Ostegunean, izan ere, 30 urte borobil beteko ditu. Eta guk 2000-3000 metrora eramango dugu, urazpian.
Gurekin hondoratu nahi? Ba zeren zain zaude? Piztu irratia!

lizardiren bizitza asnoitesen

apirilaren 21eko saioan lizardiren biografia aztertuko dugu, aurreko astean bere jaiotzaren 112. urteurrena izan den aitzakiapean, saiatuko gara poeta handiaren bizitzaren hainbat xehetasun ematen, betiko moduan ttor-ttor amaigabean

badakizu, astelehenero sintonizatu arraio irratian, iluntzean 9-etatik 10-etara,

asnoitesdaradiolisboa 

E-Donatoren erreportaia Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean!!

Gure E-Donato urrutian dabil aspalditik, Hego Amerika aldetik hain zuzen ere. Igande honetan Argentina ingurutik etorriko zaigu bere ahotsa, Maiatzaren Plazako Amekin egon baita. Ez dakizuenontzat Maiatzaren Plazako Amak (gaztelaniaz Madres de Plaza de Mayo) elkarte sozio-poltiko argentinarra da. 1976 eta 1983 bitartean Jorge Videlaren diktadura militarrak eragindako pertsona “desagertuen” amek osatzen dute, eta izena Buenos Airesko Maiatzaren Plazatik hartu dute. Hain zuzen ere, enparantza hura euren agerpen eta protesta publikoaren leku ezaguna da.

Amak

Baina ez dugu hortaz bakarrik hitzegingo, ez horixe. Aurreko astean zintzilik utzi genuen galderari heldu eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula-ren llabero zoragarri bat irabazteko aukera izango duzu baldin eta Karajamonek The Clash talderaren zenbat bertsio egin dituen esaten badiguzu! Earra pagotxa!!

Pausoz Pauso
Eta amaitzeko Pausoz Pauso ekimenaren berri emango dugu, antolatzaileetako batekin zuzen zuzenean. Hau, datorren larunbatean burutuko den eskualdeko Euskal Preso eta Iheslari Politikoei elkartasuna adierazteko ekimena da. Modu honetan, eskuealdeko presoen egoera zein den ezagutuko dugu gure irratsaioan.

Beraz badakizu, datorren igandean gaueko 9tatik aurrera FMko 99.3 galdu ezinezko zita bat duzula! Ah, ta aurreko asteetako irratsaioak hemen jarriko ditugu laxter… adi ibili!