Azken irratsaiuan el Tigre de San Francisco gurekin. Hiru urte hauetako errekorra gainditu dun pertsona, irratsaioik luzeena. Barkatu txapagatik :)))))
Vulk, Zikin, Sistema de entretenimiento, Ray Barretto etab.
Gaurko saioan Lierni Osa eta Xabat Olaizola izan ditugu gela arroxean. Biak harrijasotzaileak dira eta kirol honen inguruan gehiago ezagutzeko aukera izan dugu, harri baldarrak, telebistako saioak, txapelketak eta nola ez, pentatloia.
13. sayuak ezin zun perfekto hasi, zenbaki peligrosua da … ta bai, berandu hasi ginan zortzi milioi arazo tekniko ta geo. Eskerrak geo Tximasek konpondu zigula (hurrenguan ingoiguzu master class bat, mesedez? jejeje).
Bueno bueno, uaingo hontan Leire Ruiz makillatzaile eta artista izan genun gurian edo bere instagrameko profilian esateu bezala: Art&Film characterization, provocative vegetarian art or antiart. Hori guztia bere gustukuak dian doinu heavy metaleruan artian.
Plazerra izan zan Leire gurian izatia. Eskerrik asko hain ezezaguna zaigun makilaje munduai buruz hitzeiteagatik, desiatzen gaude zure hurrengo bideuak ikusteko eta zorte on zure proiektu berriakin!
Askotariko gaiak ere izan genitun hizpide, beti bezela! Uaingo hontan: euskaran kontrako epaien aurka, mobilizaziyuak deitu diala azaruak 4rako; Hezkuntza Lege berriakin D eredua arriskuan daola; eta explotazio erreproduktibuen inguruan ere jardun genun.
Arazo teknikuak arazo, espero disfrutatu izana! Beste bat arte!