Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Korroxkaz dekoratu genuen Arraioenea

Eta Lizarriturri DJ doktorearekin (Blasildik itzuli berriarekin) aritu ginen 40 minutuz entzuleen belarriak korroxkez taladratzen, harik eta Zarauzko argizari guztiak hauts bihurtu ziren arte.

Galdu ezineko irratsaioa hemen entzungai.

Eta hurrengo asteazkenean liburu dendaz dekoratuko dugu Arraioenea. Zarauzko Garoa liburu dendatik etorriko zaigu Imanol galderak erantzutera. Galderaren bat proposatu nahiko bazenute… ez egon zai eta boooota lasai!

BITAKORA KAIERA Amaiurrera

astelehen honetan, hilak 16, gaueko 9etatik aurrera, Mikel izango dugu saioan, azken urteetan, urtero, abuztuan Amaiurreko Gazteluaren indusketara egiten duen bidaia kontatzeko asmoz, indusketa eta gainontzeko kontuak, herriaren ohiturak, bizimodua, festak…

Negarretan uzteraino irainduko zaituztegu!

Asteazken honetan iraina izango dugu dekoratu Arraioenean. Eta euskara “hizkuntza garbia” izatetik urrun, belarri zuloak eta sentimenduak astintzeko gai den hizkuntza dela demostratuko dugu. Negarretan uzteraino. 9etatik aurrera piztu irratia. Eta damutuko zara. Benetan!

Eztul ezberdinak atzokoan

Kaixo irratikide!!

Pasa den igandea, martxoaren 8a, emakume langileen nazioarteko eguna izateaz gain, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioaren edizio berri baten eguna ere izan zen. B jauna gaixorik, etxean izan arren E-donato eta I jaunak gonbidatu festa antolatzea lortu zuten.

m8
Hasteko, betiko lez, efemerideak izan genituen hizpide. Gero martxoak 8 izaki, Sorgiñak zarauzko emakume taldeko bi kide etorri zitzaizkigun asteburuaren balorazio bat egitera.

korrika
AEK-ko kideen bixita ere izan genuen Korrika 16-ren arira, antolaturik dauden ekimenen berri emateko. Gainera lehiaketa gai honekin egin genuen, ia ze egun eta ordutan iristen den Korrika 16 gure herrira.

puntueusEta azkenean, horrenbeste egun bere atzetik ibili ondoren, Iratxe Esnaola etorri zitzaigun Puntueus ekimenaren berri ematera. Berarekin aritu ginen solasean irratsaioaren amaierara iritsi arte.

Osorik entzuteko hemen duzu aukera paregabea:


…..:::::DESKARGATU:::::…….