Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Sotodologoren itzulera!!

Iepala!!
Ba igande hontan hilabetero hona etortzeko konpromisoa hartu zuen laguntzailearen itzulera izan genuen: Sotodologo.

Azkenean tarte bat hartu ta 2. aldiz hemen izan genuen. Gaur egun pairatzen dugun egoera sozio- ekonomikoa, XXI. mendeko sozialiismoa, iraultza nondik egin beharko litzatekenaren bere ikuspuntua… Monologo mamitsua, baina ia hurrengo hilabetean monologo batetik eztabaida bat izatera iristen den.

Halere, honekin hasi baino lehen ordubetez,asteak eman zuenataz ere aritu ginen Jardinero, Edonato eta Malintxe.

Eta bukatzeko, udaltzaingo buru den ipui kontalariaren elaberri berria irakurri genuen. Galdu ezin den nobela.

Ba hoixe, ez bazenuen entzuteko aukerarik izan, ez dudarik egin eta grabaketa enzun…
adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik!!!

Aldaketak programazioan

Kaixo Arraiokideok:

Hemendik aurrera somatuko duzuen bezala, Arraio Irratiaren programazioak aldaketa batzuk jasan ditu. Aldaketa horiek Info 7 irratiaren saioen harira datoz.

Orain dela bi aste inguru, 5etako Dilijentzia irratsaioak agur esan zigun eta bere ordez, Anfora irratsaioa hasi zen arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Gainera, gure irratiaren hastapenetan ibilitako Xabi dugu irratsaio berri honen gidari berria.

Honez gain, Kale Gorrian saioak ere aldaketak izan ditu. Martin Garitanok gidaturiko saioak, kolaboratzaile berria izateaz gain, ordutegia aldatu du. Orain, goizeko 07:30etatik 09:00etara burutuko dute saioa.

Guk gure etxeko lanak burutu ditugu eta iada ordutegi aldaketa guzti hauek ongi jarri ditugu (edo hala uste dugu). Hemendik aurrera ere, jarraitu ezazue FMko 99.3a sintonizatzen edo internet bidez entzuten

Entzungai dago Bertsourrei gaua

Sekulako gaua izan genuen atzo Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Afari bikaina, giro aparta, eta ezohiko bertsolariak izan genituen. 27 Zapataren gidaritzapean, ordu eta erdi luzez zortzi bertsozale ausart ibili ziren errimak botatzen bata bestearen atzetik.

bertsourrei.jpg

Aurrekoan haipatu bezala, saioa FM eta internet bidez emtitu genuen. Baina lasai, atzo entzun izan ezin zenutenak, podcastean duzue gozatzeko aukera: