Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2010

Ostegun honetan ez da Atalka saiorik egongo

Kaixo!!!

Badakigu pena handiyakin jaso dezuela berriya baño denbora falta dela eta ezin izango dugu atalkako saioa behar den bezala prestatu ostegunerako.Sentitzen dugu.

Baño lasai, datorren ostegunean hortxe egongo gara betiko orduan zuei konpañia egiteko prest.

Eguna gerturatzen doan eiñean emango dizuegu hitz egingo dugunaren berri. Eta bitartean lasai, errepikapen bat entzuteko aukera ere izango duzue eta

Ondo segi!!!

odriozola1g.jpg

Entzun atzoko ZarataZarautz saioa

Beste astearte zaratatsu eta interesgarri bat izan genuen Arraio Irratiko uhin libreetan. Ez genuen gonbidaturik izan baina B Jauna eta Lagun Izoztua oso fin ibili ziren beste behin ere.

Atzokoan, Andanada 7, Afonia, Wild Dogs, Vitus Dance, Profit and Murder edo 37 hostias bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen. Saioa entzun nahi baduzue, beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Doinu Zaratatsu berriak astearte honetarako

ZarataZarautz Fest eta Save The Van Festa amaituta, bizirik daudela erakusteko, beste saio Zaratatsu bat prestatu dute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Bi egun hauek haipatzeaz gain, esku gainean ditugun disko berriez jardungo gara beste behin ere. Astebukaera honetako kontzertuak alde batera utzi gabe noski.

zaratazarautz2.jpg

Beraz, ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea (Zarautzen bazaude) edo internet bidez entzutea.

Edonato gabe, askoz hobe!!! (beti eh!)

Ba hoixe, iragan igandean Edonato gabe izan ziren bai Jardinero eta bai Malintxe. Ordu t’erdiko irratsaioa eta ez Edonato persinasekin bezela 2 ordu ta pasako irratsaioa.

Igandero ez bezela, lasaiago aritu ziren maliintxe eta jardinero. Ijaunaren efemerideen ostean Jardineroren efemeride libertarioak izan ziren. Gero,betiko lez, asteko erresumenari heldu zitzaion. Azken asteko atxiloketen inguruan jardun ziren. Eta honen barne, atxilotuen testigantzaz, Inkomunikazio garaian jasandako tortura basatien testigantzak…

azkenengo orduerdian berriz, hainbat aldiz gonbidatu bezela izan den Julen Zulaikari egindako elkarrizketa bat ipini zen. Chilen izan zuten jazarpen mediatiko eta polizialaren inguruan Asel Lizarragarena ez dela izan kasualitatea agerian geratu zen. Maputxeekiko edozein elkartasun keinu kriminalizatzen duela estatu $hiletarrak ez da berria.

Hurrengo igandean jardunaldi independentistak antolatu duten 2 gazte izango ditugu gonbidatu.
Espero degu, edonato oraindik ere gaixorik egotea.

Hurrengo iganderarte ba!!