Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ostegun honetan ez da Atalka saiorik egongo

Kaixo!!!

Badakigu pena handiyakin jaso dezuela berriya baño denbora falta dela eta ezin izango dugu atalkako saioa behar den bezala prestatu ostegunerako.Sentitzen dugu.

Baño lasai, datorren ostegunean hortxe egongo gara betiko orduan zuei konpañia egiteko prest.

Eguna gerturatzen doan eiñean emango dizuegu hitz egingo dugunaren berri. Eta bitartean lasai, errepikapen bat entzuteko aukera ere izango duzue eta

Ondo segi!!!

odriozola1g.jpg

Edonato gabe, askoz hobe!!! (beti eh!)

Ba hoixe, iragan igandean Edonato gabe izan ziren bai Jardinero eta bai Malintxe. Ordu t’erdiko irratsaioa eta ez Edonato persinasekin bezela 2 ordu ta pasako irratsaioa.

Igandero ez bezela, lasaiago aritu ziren maliintxe eta jardinero. Ijaunaren efemerideen ostean Jardineroren efemeride libertarioak izan ziren. Gero,betiko lez, asteko erresumenari heldu zitzaion. Azken asteko atxiloketen inguruan jardun ziren. Eta honen barne, atxilotuen testigantzaz, Inkomunikazio garaian jasandako tortura basatien testigantzak…

azkenengo orduerdian berriz, hainbat aldiz gonbidatu bezela izan den Julen Zulaikari egindako elkarrizketa bat ipini zen. Chilen izan zuten jazarpen mediatiko eta polizialaren inguruan Asel Lizarragarena ez dela izan kasualitatea agerian geratu zen. Maputxeekiko edozein elkartasun keinu kriminalizatzen duela estatu $hiletarrak ez da berria.

Hurrengo igandean jardunaldi independentistak antolatu duten 2 gazte izango ditugu gonbidatu.
Espero degu, edonato oraindik ere gaixorik egotea.

Hurrengo iganderarte ba!!

Mark Philippousis historikoa gaur Izerditan Blai

Apa kaxo!!

Mozorroen festak igarota hemen gara bueltan beste saio interesgarri bat zuei eskeintzeko asmoz. Aste honetan festak izan direla medio emaitza gutxi ditugu, baina horrek ez du esan nahi sioa motz geratuko denik.

Playerotako beste jardunaldi bat ere jolastu da gauzak esutetzen doaz, emakumezkotan lotan zegoen Zubi Ondo esnatu dela ematen du eta gizonezkotan liga jolasteko txartelak oso garesti daudela dirudi.

Honez gain gaurkoan historiko erraldoi bat ekarriko dugu gogora ia 2 metroko australiarra hain zuzen. Gaurkoa aurreko astekoa baino ezagunagoa delakoan gaude, nork ez ditu gogoratzen Virtua Tenis bideojokoko bere sake zitalak?? Hau guztia ta gehiago, beti bezela Arrio Irratian 20.00tatik aurrera!!

mark

Inauterien inguruan hitzegingo dugu Atalkan

Inauteriak datorzkigun honetan, jai hauen jatorri eta herriz-herriko aldaerei buruz arituko gara gaurkoan. Mozorrotzea karnabaletako kontua bakarrik ote da ordea?…

Hau dena laguntzeko, errezeta, irakurketatxoa, bestelako gomendioak eta girotze-musika. Gaur, 22’00etan, ATALKA10 (ia zenbakia bezain borobila irteten den!

momotxorro.jpg