Gaur, San Valentin eguna izateaz gain Tximasen urteak dira. ZORIONAK!!!
Tximas Irratira!!!!
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo kaixo!
 Gaurkuan Asia aldera goaz orain arte bisitatu gabeko herrialde batera, Vietnamera. Txaim lagunak iazko udara pasata hiru bat aste pasa zituen lurralde honetan zehar. Gurekin bidaiatzeko aukera ez galdu eta betiko lez, 9tatik aurrea sintonizau Arraio irratia!
Podcast: Play in new window | Download
Ba bai, igande hontan hemen izango degu eta ez kolaboratzaile bezela, baizik eta gonbidatu bezela.
Gara egunkariko zuzendaria Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan hasi zen bere “pinitoak” egiten eta pentsa nun bukatu duen!
Hortaz gain, aurreko igandean egin ezin izan genuen elkarrizketatxoa egingo diogu Torturaren Aurkako Taldeko kide bati. Labi eta Xaporraren afera ere gogoan izango degu, nola ez! Bestelako sorpresarik ere izango degu, beti bezela. Hurrengo saio hontan, Malintxe ez degu gurekin izango.
Adi-adi gure zai izango zaretelakoan, iganderarte!
Podcast: Play in new window | Download
Iritsi da osteguna eta berarekin batera, denboraldiko bigarren Highway 9. Aurreko astean musika zelta izan bazen protagonista, gaurkoan kitarrak entxufatu eta atzoko eta gaurko rock musika onena entzuteari ekingo diogu! Gonbidatuak? Besteak beste, The Clash, Radiohead, AC/DC, Muse edota Bruce Springsteen. Gaur, osteguna, 20:00tan punttu-punttuan! Ez galdu!
Podcast: Play in new window | Download
Aurreko ostegunean Inaxio Martiarena izan genuen gonbidatu Atalkan. Ia denok jakingo duzuenez, Inaxio Zarauzko “Martiarena Zapategia”-ko langile eta nagusia da egun bere arrebarekin batera. Zapatagintzaz, zapatari ofizioaz eta Martiarena Zapategiaz jardun genuen ordubetean zehar. Aspaldiko eta egungo kontu interesgarriak aipatu zizkigun Inaxiok eta zapatak eta gure ibilkerari buruzko hainbat bitxikeri ere bai!. Nahi duenak potcastean du elkarrizketa entzungai. On egin!