Kaixo etsaiok!!! Elektronika produkzioa etengabe aurrera doa eta tren horretan sartuta nabil azkenaldian. Eta gaurkoan ere zuekin nahi dut konpartitu nire bidaia elektronikoa. Badakizue, 8retan hasi eta 9rak arte Zarauzko Irrati librean, Arraio Irratian.
Kategoria: Berriak
Bide Okerretik… zuzen, Txolarre irratiko musika saioa bueltan da.
Arazo tekniko batzuen ondorioz isilik egon ondoren, indarberriturik dator saioa eta ohiko ordutegian entzun ahalko duzue Zarauzko uhin libre hauetatik, asteaztenero, gaueko 21:00etatik 23:00etara alegia, Izerditan Blai irratsaioaren ostean.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo ARRAIOzale!
Ostegun berri bat iristear, prest dugu ATALKAren saio berri bat ere!. Dakizuen bezala, inguruko hainbat jende naiz talde ekarri eta elkarrizketatzen dihardugu aurtengo denboraldian, euren afizio, ofizio eta jardunari buruz aritzen garelarik.
Ibon Insausti Zarauztarra izango dugu aste honetan gurekin. Besteren artean, DJ gisan aritzen da Ibon eta bere fazeta hori ezagutzen saiatuko gara Atalkan. Bestalde, bere DJ jarduna zuzenean ezagutu ahal izango, hiruzpalau kantu ekarri-jarriko baitizkigu.
Gogoratu bestetik, aurreko irratsaioa (EHEko kideei egindakoa) entzungai duzuela jada Atalka-ren aurreko sarreraren potcastean.
Ostegun iluntzean geixau!
Podcast: Play in new window | Download
Otsailaren 11ean Pausun burutu zen Tximasen aldeko Bertso afaria entzungai duzue gure webgunean.
100 lagun inguru bildu ziren bertan eta Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Hodei Barroso eta Sustrai Colinaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten giro epelean. Tximasek berak eginiko bertsoak ere abestu zituzten eta baita bere punttu batzuk ere.
Saio hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue:
Podcast: Play in new window | Download
Otsailaren 15eko ZarataZarautz irratsaioan, Orioko Citizen Kane taldeko kideak edukiko ditugu.
Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean hainbat aldiz jo duen taldeko kideak elkarrizketatzeko aukera edukiko dugu eta baita beraien grabazioren bat entzuteko aukera ere.
Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun ahalko duzue HEMEN klik eginaz.



