Ba hoixe lagunak, hurrengo asterarte itxaron beharko duzue muxu elektronikoak trukatzeko!!!
Kategoria: Berriak
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo arraiozale!
Atzo, osteguna, emakumen mugimenduaz kalakan aritu ginen Atalkan.
Mugimendu honen baitan aritu izandako Maiterekin eta egun diharduen Cris-ekin solasean aritu ginen ordubete pasa luzean zehar, emakume mugimendua eta honek hartzen dituen gai eta esparruak asko izanik, makina bat gai jorratu genituelarik: emakume mugimenduaren borrokak eta nahiak lehen eta orain; eman diren aldaketak eta eman ez direnak; emakumeen aurkako indarkeria; martxoak 8a eta honekin lotutako ekintza eta jarduerak; etab.
Eta beno, zuotako asko eta asko zain zeundeten eta iritsi zen egun haundia: aurreko igandean bertan grabatu eta osatu ondoren, atzo aireratu baikenuen Atalkaren kuña berria. (Zuen iruzkinen zain geratzen gara orain…).
Nahi duenak, saio osoa entzungai podcastean. On egin!
Podcast: Play in new window | Download
Azken aldian ohikoa den bezala, beste hitzaldi interesgarri bat izan genuen atzo Zarauzko Arrano Tabernan, Arranopola Kultur Taldeak antolatua.
Bertan, GARAko kazetaria den Martxelo Diaz izan genuen Arabiar Mundua Iraultza Gosez izenburupuean emandako hitzaldian. Azken hilabeteetan Egipto, Tunis, Aljeria, Libia, Qatar, Yemen… eta arabiar munduko beste hainbat estatutan izandako borrokak eta guzti hauen zergatia azaltzeko intentzioarekin etorri zitzaigun kazetaria.
Arraio Irratia ere bertan izan genuen hitzaldia grabatzen eta iada entzungai duzue Podcastean. Bestalde, hitzaldi hau larunbat honetan ere FMko uhinetan entzun ahalko duzue 10:00etatik 11:00etara.
Podcast: Play in new window | Download
Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari diren Memoria Historikoaren inguruko jardunaldietako hitzaldiak entzungai daude iada.
Otsailaren 21ean, Getariaren Sustrai ekimeneko bi kide izan genituen. Hauen ostean Jon Benito ere izan genuen Zarauzko Memoria Historikoaz hizketan.
Otsailaren 22an, Iñaki GIl de San Vicente izan genuen Gaztetxean.
Eta amaitzeko, Otsailaren 23an, Euskal Herriko egiaren batzordeko Antton Gomez eta Gotzon Garmendia izan genituen.
Gogoratu hitzaldiak podcastean dituzuela. Eta oraindik ere, jardunaldiekin amaitzeko, Martxoaren 19an Jesus de Cos Borbolla Maquis-eko kidea edukiko dugula, “Ni bandidos, ni vencidos. La Guerrilla antifranquista en Cantabria“ren inguruan.


