Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Udal hauteskundeen jarraipena entzun ahalko da Arraion

Maiatzaren 22an, igandean, Udal hauteskundeen jarraipena entzun ahalko da Arraio Irratian. Hala Bedi irratiarekin konexio berezia egingo dugu arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan herriz herriko errepasoa egingo dute irratsaio berezi batean.

Hala ere, gaueko 21:00etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak ere izango ditugu eta beraiek ere Zarauzko hauteskundeen inguruan hausnartuko dute.

Bihar Kaiolatik berezia!!! 120 min non stop!!!

Kaixo lagunok, Arraiok 5 urte egin dituen hontan, geuk ere era batera edo bestera ospatu nahi dugu, eta saio berezi bat prestatu dugu honetarako. Biharko saioan, 5 urte hauetan elektronikak izandako eboluzioa aztertuko dugu. Estilo ezberdinak, izen esanguratsuak, tatuaturik ditugun abestiak…

Alegia, kaiolatiken ibilbidean gelditu txiki bat egin eta atzera begiratuko dugu, nondik gatozen jakiteko. Elektropeña, Lizarriturri eta gonbidatu bereziren bat ere bertan izango gara 2 orduz jarraian, 8retan hasi eta 10ak arte. Gonbidatuta zaude biharko bidaiara!!! UP THE KAIOLS!!!

“Munduko toki sakratuak” hitzaldia 19tan Gaztetxian

Kaixo bidaiazaleok!

Gaur atsaldeko 19tan, Putzuzulo Gaztetxian, Fernando Rojon eskutik “Munduko toki sakratuak” hitzaldia izango deu. Fernandok erlijioez eta xinismenez hitzeingo digu eta toki hauetan izandako bizipenak… hemen ikus dezakeunez, argazkilari piña deu…

Beraz, solasaldira azaltzera animatzen zaitugu eta bertan ikusiko garelakoan, Arraio irratia 5 urte betetzea doa bihar eta ospatu berra dao!

 

Final handia ostiralean 18.30tan poligonon

Iepa kaxo!
Arraio Irratiak 5 urte betetzen dituen egunean Izerditan Blaiko kideok antolatutako futbito txapelketaren finala jokatuko da 18.30tan Poligonon. Hau maiatzak 20an izango da, ostirala, beraz badakizue ez galdu aukera giro paregabeaz gozatzeko.

Honez gain gaurko saioan herriko taldeak izango ditugu hizketa gai, saskibaloian emakumezkoek ezin izan zuten igoera lortu finalean galdu zutelako, gizonezkoak igoera fasean lehengo geratu dira aste honetako partidua irabazi ostean.

Surfean ASPko froga berri bat dago jokoan Brazilen, Billabong Rio Pro hain zuzen ere, honen berri ere mango dizuegu tartetxo batean.

Azkenik gure lasterketa kuttunari errepaso bat emango diogu, Italiako Giroari hain zuzen. Lehengo astea pasata gauzak argitzen ari dira. Oraindik ibilbide asko geratzen da, mendate beldurgarriekin, gure pronostikoa egiten saiatuko gara.

Gaur 20.00tatik aurrera aukera bikaina duzue Arraio Irratia sintonizatu eta irratsaio eder batez gozatzeko, on egin!