Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

“Monoa” kentzeko ZarataZarautz irratsaioa

Indonesiatik bueltan, ZarataZarautz irratsaioekin hasteko gogoz gara berriz ere. Ia denborarik ez dugu izan saioa prestatzeko baina dugun “monoa” nola edo hala pasa behar…

Biharko irratsaioan Krixpin eta B jauna izango ditugu soilik, Lagun Izoztua datorren astean itzuliko delarik. Gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera eta iada internetez ere Arraio entzutea duzuela

Igande hontan Ahuntza elizara joango da

Eta ez eguerdian. Igande hontan 21’00tan elizara joango gara. Ia Jardinero asetzen den ardoz eta Soziri pare bat “osti” ematen dioten bertan. Hau’re asetze aldea.
Ostiyai ta arduai ematen diyoun bitartian berriz, bertako 2 kidekin izango gara.
Bata, Oriyoko apaiza ta bestea berriz, Zestukua.
Biak gazteak, eta gurekin solasaldi bat egiteko prest. Jesus, Maria ta Jose!!
Ene! Por Dios! Jakinan gainian ote daude Jardi pekatari nor den??
Benetan elkarrizketa interesgarria izango delakoan..
Adiorik ez! Igandea 21rak arte baizik!!

ZIRRIMARRAK, ESTREINALDI MUNDIALA!

Saio berri bat hasiko dugu asteazken honetan bertan Arraio Irratian: Zirrimarrak.Zer den hau? HItzaren ahalik eta molde eta zentzu gehienak lantzeko asmoarekin gatoz, zirrimarra batzuk margotzera oraingoz. Idatzizko zirrimarrak, ahotsezkoak, kantuzkoak… uhinen bidez zuen belarrietaraino.

Aste honetan, Alproja antzerki taldeko kideak, kultur albisteak, ZirriakVSzerriak, … izango ditugu besteak beste. Hau dena, asteazkenero 21:30etatik aurrera, Izerditan Guaikoek uzten badigute behintzat.

4. EMAYONK LORI PALA TXAPELKETA

Kaixo lagunak!
Martxan da 4. Emayonk lori! pala txapelketa. Putzuzulo gaztetxearen 6. urteurrenaren baitan beste behin ere Arraio Irratiko Izerditan Blai irratsaioak pala txapelketa antolatu du. Izen emate epe irekia dago urriaren 3 arte Arrano, Eguzki, Tarin eta Juli-Juli tabernetan. Beste urtetan bezala aurten ere izen ematea 10 euro kostatuko da.
Txapelketa urriaren 4ean, asteartea 19.00 aurkeztuko dugu Putzuzulo gaztetxean, bertan bikotekidetako bat egotea ezin bestekoa izango da. Partidak 25 tantura izango dira eta partidak elkarren artean adostutako tokian eta orduan jolastuko dira.
Finala azaroak 12 izango Manuelako frontoian. Finalistek garaikurra eta ondoren egingo den “Gaztetxea Kalean”eko bazkaritarako txartelak izango dituzte.

Ez hutsik egin eta animatu zure lagunarekin txapelketan parte hartzera, emayonk lori ta bukatu fin!!
pala txapelketa