Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Gurekin Jaiko beste 3 kide Madrilera!!

Gaur, azaroak 4 ostirala, 11’30tan, Grande Marnazkaren aginduz, Audientzi Nazionalean aurkeztu behar izan dute Gurekin Jaiko 3 kidek,terrorismoari gorazarre egiteaz leporatuak.
Presoei elkartasuna adieraztea izan da beste behin ere aitzaki.
Guzti honen harira, atzoko egunean prentsaurreko bat eman zuten
bai salatzeko ta bai elkartasuna adierazteko 3 gazteei.

Musikazuzenean egitasmoaren solasaldia entzungai dago

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko egitarauaren barruan antolaturiko atzoko hitzaldia ere entzungai duzue. Musikazuzenean ekimeneko kide bat eduki genuen bertan, eta berau aurkeztu ondoren, Euskal Herrian dugun panorama musikalaren inguruan jardun ziren gerturatutako musikari eta norbanakoak. Kontzertu antolaketak, musika estiloak, diskoen kaleratzea… Ia bi orduz egon ziren hizketan.

Hizketaldi hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Bide batez, larunbat honetan, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara FMko 99.3an entzun ahalko duzue Zarautzen bazaudete behintzat.

“Zarautz bidean” aurkezpena

Atzoko egunean, Azaroak 2 osteguna, Euskal preso eta iheslarien alde arituko den lantaldearen aurkezpena izan genuen Munoan.
Blog bat ere ireki berri dute zarautzbidean eta bertan izango dira burutuko diren ekimenen berri.
Beraiekin kontaktuan jarri nahi izan ezkero, zarautzbidean@gmail-era bidali.
Soilik guztion artean izango delako posible senide eta lagunak etxerako bidean jartzea, parte hartu eta saiatu!!

Prentsaurrekoa entzuteko klikatu behean