Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ainhoa Alberdiren azkenaldiko proiektuak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Ostegun honetan,Ainhoa Alberdi etorriko zaigu bisitan. Gutariko askorentzat ezaguna eta laguna, aktorea eta eta terapeuta dugu (besteren artean) Ainhoa.     Esan daiteke antzerkiari emana egin duela bizitza osoa; hainbat talde, obra eta proiektutan hartu du parte. Zarauzko Alproja taldeko kide urte askoan, Kalerki jaialdiaren antolatzaileetako bat, antzerki ikastaroak eta espresio tailerrak haur, gazte zein heldueentzat,…eta beste hainbat eta hainbat egindakoak eta eskuartean dituenak!.

Azken aldiko bere lanaz eta proiektuez galdetuko diogu biharko irratsaioan. Antzerkiaz eta antzerkigintzaz bere iritzia eta bizipenak entzuteko aukera sortuz.

Gogoratu, gurekin harremanetan jarri nahi izatera, hortxe izango garela zuzenean (deitu edo bidali zure mezua!), facebookean, edota emailean ere. Animatu bada zure galderak eta kuriositateak aireratzera!.  Zuk ere egiten duzu arraio.

Gustuko izango duzuelakoan ba, bihar 21’00etatik 22’0etara, Atalka.


Post kaiolatik 2011

Kaixo lagunok, lehengo aatean gure saioaren egun handia ospatu eta gero, gaur betiko formatura bueltatuko gara, alegia, 8tatik 9tara fm-n eta baita interneten ere. Gaurkoan Traum zigilu alemaniarreko musika izango dugu ardatz. Minimal doinu melodiko eta psicodelikoak eskainiko dizkigute besteak beste Max cooper Ryan davis eta konpainiak. Horretaz gain, Extrawelt bikotearen IN AUFRHUR diska berria mamitzen jarraituko dugu. Hori guztia zarauzko irrati libre bakarrean, Arraio Irratian.

max

Igande hontan “ere” Txuriren senitartekoekin

Zoritxarrez, aurten ere Txuri jasaten ari den egoera hizpide izango degu.
24 urte ta gero, oraindik ere preso jarraitzen du eta hau salatzeko aste hontan hainbat ekimen izan dira.
Ekimen hauen inguruan eta etorkizunaz arituko gara.
Hala ere, Azaroaren 25ean indarkeri sexistaren aurkako eguna izanik, beste hainbat ekimen izan ziren bai herrian bai mundu osoko txoko ezberdinetan. Honen ondorioz, kalean izanen gara erreportari lanetan.
Ba hau dana eta zerbait gehiago, Igandean 21’tatik aurrera