Zarauzko AEK-k urtero bezala udaletxe aurrean egiten den Santo Tomas azokan egongo da beste behin ere gure irratia. Larunbat honetan, goizeko 10:30etatik aurrera, saio berezia egingo dugu lekutik bertatik. Aurtengoan gainera, eta dena ongi badoa, irratsaio berezi hau FM bidez ere emitituko dugu herri osoan entzun dadin.
Kategoria: Berriak
Kaixo arraiozale!
Ostegun honetan, Zarauzko txistulariak izango ditugu gure saioan.
Zarauzko txistulari mitikoren bat edo beste etorriko zaigu eta txistularitzaren (eta zehazki zarauzko txistulari talde honen) berri emateaz gain, ziur pasadizo xelebreak eta zuzeneko musika ere eskainiko dizkigutela!.
Tarte ederra igarotzeko aukera dudipare: ostegun hontan, 21’00-22’00 zarauzko irrati onenean.
Eta gogoratu, zuzenean parte hartu nahi baduzue (telefonoz, facebook, eposta) hortxe izango garela, noski!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurko ZarataZarautz saioan aspalditik ditugun diska berriei egingo diegu errepasoa. Aspirina Infantil, Imperial Leather edo Estricalla bezalako taldeen doinuak entzuteaz gain, aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu eta klasiko batzuk ere entzun ahalko dira.
Ez ahaztu asteroko zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera, A Desalambrar saioaren ostean.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo arraiozaliak!
Gaurkuan Diskoirako kidian eskutik Asiako tourra in dute irailian eta bertan izandako bizipen, kotxertu eta goraberak kontauko dizkigue gaur 21tatik aurrea. Esatari piñak dianez, ez galdu hauekin bidaiatzeko aukera!
Podcast: Play in new window | Download
Astebukaera honetan Ariola Kultur Ekimenak antolaturiko jardunaldietako audioa entzungai duzue. Ostiral arratsaldean, Azpeitiko San Agustin Kultur Guneko kide bat, Gernikako Gaztetxeko kide bat eta Leitzako Ateka Beltzeko bi kide izan genituen beraien proiektu ezberdinen nondik norakoak azalduz.
Hauen hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue entzungai:



