Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Zirrimarrak: Bertso Egunaz jardungo gara

Aupa zirrimarralariok!

Gaurko honetan ere berri mordoa dugu eskuartean, baina tarte berezia egingo diogu pasa den larunbatean Donostian ospatu zen Bertso Egunari. Bertan iragarri zuen Imanol Lazkanok plazak utziko dituela, 60 urtetako ibilbidearen ostean. Bere ibilbideari errepasotxo bat emango diogu, eta nola ez, lehiaketa ere izango dugu! Sari ederra daukagu gainera: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketen 25 urtetako ibilbidea jasotzen duen “Praka motxetan” liburua. Ziur aurpegi ezagunak ere aurkituko dituzuela bertan, orain baino “pixkatxo bat” gazteago.

A! Eta Zirrimarrakeko kuña ofiziala ere estrenatuko dugu! Ez galdu, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian!

Beste astearte bat belarriak zulatzeko

Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta nahiz eta aste honetako gonbidatuak azken unean huts egin digun, ordu eta erdiko saio bikaina prest dugu ZarataZarauzko lagunok.

Aste honetan, Defenestre Fest jaialdia izan zenaren laburpen txiki bat egiteaz gain, Hell Born Messiah taldearen abestiren bat jarriko dugu, bertako partaidea zen Danik agur esan digu eta (gogoratu talde honek Putzuzulon jo zuela). Honez gain, lan berri batzuei errepaso txiki bat egingo diegu (Criatura, Arale, Yaw…). Eta ahaztu gabe, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu.

Guzti hau, B Jauna eta Krixpinen laguntzaz, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.

Aste honetako saioa podcastean duzue iada. Playlista berriz HEMEN.

Datorren iganderako zuk zeuk bota galdera

Iepala!
Igande hontan ez dugu gonbidaturik izan baina datorrenean Mikel Goenaga Zarauzko udaletxeko zinegotzia izango dugu gela arrosean.
Entzule askok izango dituzue galderak, dudak, eritzi ezberdinak,…
Ba hortarako, gmail bat sortu dugu eta horra bidali ezkero igande hontan bertan botako genituzke zuzen zuzenean.
Hauxe da helbidea: ahuntzage@gmail.com
Ba hoixe, zuen parte hartzea eskertuko genuke.
Ta bestalde hemen behean klik egin ezkero atzoko irratsaioa entzuteko aukera izango duzue, primizia ta guzti.
Andoni Itxaskorekin ere izan ginen luze eta zabal Martxoak 3 pltaformaren inguruan hitzegiten
Besterik gabe, Adiorik ez! Iganderarte baizik!!

Zirrimarrak: Unai Galdona izango dugu gurean, “Auzoko” programaz

Kaixo zirrimarralariak!

Gaurko irratsaioan ere izango dugu zertaz eta norekin hitz egin, Unai Galdona zarauztarra izango baitugu Zarautzen martxan jarri berria den Auzoko  programa ezagutzeko. Topaguneak abiatutako proiektua da hau, euskaratik urrun bizi diren herritarrak gure hizkuntzara hurbiltzeko helburua duena, modu ludiko batean.

Honetaz gain, aste honetan ere bildu ditugu makina bat albiste interesgarri, artikulutxoren bat eta lehiaketarako ahotsa ere. Zuek ere gurekin zirrimarratu nahi baduzue, ez galdu aukera! Beti bezala, 21:45 inguruan Arraio Irratian!