Datorren otsailaren 10ean, ostirala honetan, 18’30etan Putzuzulo amets fabrikan Ariola ekimenaren asanblada irekia egingo da. Bertan, “Ariola gauzatzen†jardunaldietan ateratako ondorioak konpartitu eta aurrera begirako bidea zehaztu nahi dira.
Kategoria: Berriak
Podcast: Play in new window | Download
Gaur goizean, asteartez, Etxerat elkarteak prentsaurreko bat burutu du Donostian Jose Mari Perez “Txuri” preso politiko zarauztarrak jasandako bihotzekoaren berri eman eta bere egoera larria salatzeko, lehenbailehen aska dezaten exijituz. Bide batez, larunbat honetan 18:00etan Udaletxe plazatik abiatuta egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute. Hemen duzue entzungai prentsaurrekoa bera, euskaraz eta gazteleraz.
Podcast: Play in new window | Download
Gaurko ZarataZarautz irratsaioan DDT zigiluaz jardungo gara. Atera dituzten diskoen kantu batzuk entzuteaz gain, Gatazka gunea ere edukiko dugu hizpide eta bertako kide bati eginiko elkarrizketa entzuteko aukera ere izango da. Guzti hau, gaur gauean, 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.
Gaurko sayuan gure koadernuan ezteu ezer berriyik idatziko… baizik eta aurreko asteko orrialdiak berrize errepasatukoitugu: Mikelen eskutik bizikletaz Laos eta Kanbodia bixitatzeko aukera (bis).
Aurreko astian galdutako zatiya berreskuratzeko aukera aparta! Ez galdu bigarren emanaldi hau… ezteu berrize errepikatukota!
Lehengo astean, kirola egiten ari zela, Txuriri bihotzeko batek eman dio Burgoseko espetxean. Nahiz eta Txurik iada kalean egon beharko lukeen, espetxe politika krudelaren ondorioz oraindik bere etxetik urrun bahiturik daukate. 3/4ak beteak dituela, bizi osorako zigorra ezarri diotela eta gaixotasun larria duela salatzeko, manifestazio bat egingo da datorren larunbatean,otsailaren 11n, arratsaldeko 6tan udaletxe plazatik.Herriak Txuri kalera atera behar duelako!

