Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Atzoko monologoak entzungai dituzue

Atzo, Arraio irratiaren 6. urteurrenaren baitan eginiko ekitaldietan monologoak izan genituen. Aitor Nabarro eta Jon Plazaola eduki genituen Putzuzulon eta eginiko saioa entzungai duzue gure podcastean.

Bestalde, gogoratu oraindik ere urteurreneko ekintza batzuk ditugula egun hauetan. Bihar bertan esaterako, Irola Irratikoak edukiko ditugu Putzuzulon beraien 25 urtetako esperientzia kontatuz.

Monologoen ostean ZarataZarautz irratsaioa

Arraio Irratiaren urteurrena dela eta, Aitor Nabarro eta Jon Plazaola edukiko ditugu gaur Putzuzulon, pare bat monologo eginaz. Horregatik, gaurko ZarataZarautz irratsaioa beranduxeago egingo dugu seguruna. Gainera, Lagun Izoztua ez da bertan egongo. Baina lasai, Krixpin eta B Jauna bertan egongo dira eta zarata apur bat jartzen.

Herrira mugimenduko kide bat elkarrizketatuko dugu gaurkoan

Astelehenero bezala, edukiz betetako irratsaio bat egingo dugu gaurkoan ere. Efemerideak, aktualitatea, errezetak eta betiko atalez gain, gaur Herrira mugimenduko kide bat elkarrizketatuko dugu. Mugimenduaren inguruan, beraien asmo eta helburuetaz eta hainbat kontutaz arituko gara. Badakizue, euskal preso eta iheslarien inguruko albisteak eta kontuak, 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan.