Podcast: Play in new window | Download
Ayucaba taldeak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua entzungai duzue.

Podcast: Play in new window | Download
Ayucaba taldeak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua entzungai duzue.

Podcast: Play in new window | Download
Peedöh Zaeauztarrek Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuten kontzertua entzungai duzue.

Podcast: Play in new window | Download
Antigoaleko irratsaioaren apirileko saioan, Jexux Egaña izango dugu gure gela arrosan. Bera, duela 89 urte Zarauzko herrigunetik dezente gertu zegoen baserri batean jaio zen eta bera bezalako euskaldun euskaltzale, aita, langile eta orain erretiroa hartutako gizon batek kontatuko digu nola hazi zen 40. hamarkadan, nola joan zen Zarautzen antolatu zen lehen greba, herrian zegoen giro ultrakontserbadorea ulertzen lagunduko digu, Irrintzi kultur elkarte euskaltzale handiaren ibilbide luze eta oparoa ikaragarri ondo deskribatuko digu…eta gure herriak eta gizarte honek azken hamarkadetan izan dituen aldaketa pila guzti hauek nola ikusten dituen jakiteko zorte zoragaria izango dugu.
Beraz, apirilaren 18an, hilabete honetako 3. osteguna denez, zuekin Arraio Irratian eta Antigualekon… Jexux Egaña!!!!

Podcast: Play in new window | Download
Kaixo kaixo entzule maiteok!
Badira hiru aste sayoik ite ezteula, zemouz zaudete?
Sayo honetan, beti bezela, askotariko gaiak izan ditugu hizpide: sortzaileen txokuan hainbat liburu proposamen ekarri ditigu, besteak beste, Yuliana Ortiz Ruanoren Fiebre de Carnanal eleberria, Akwaeke Emeziren Freshwater liburua eta Virginia Despentesen King Kong teoria.
Baina irratsayoko onena, beti bezela, elkarrizketatua! Uaingo honetan gurian izan deu Iñi Etxezarreta donostiarra, LGTBIQ+ militantea, Eihera kooperatibako kidea, aktibista ta geyegi ezautze ez zaitugun arren, nahiko mamarratxua ematezu. Eskerrik asko Iñi gurian izateagatik!
Elkarrizketan Iñiren ibilbide militanteaz jardun gea, genero identitateez, queer teoriaz, berak lan egiten duen Eihera kooperatibaz, sare sozialez, pedagogia feministaz, …
Besterik gabe, entzun irratsayua! Eta astebururako zer? Atharratzera! Bekatorosen festara!
1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan zuzenean aritu gara ohiko hirukotea ZarataZarautzen. Lan kontuak medio ezin izan dugu gela arroxean egon. Baina oraingoan zarata dosi itzela prestatu dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berris HEMEN.