Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Denboraldi berriari ekingo diogu ZarataZarautzen

ZarataZarautz irratsaioak denboraldi berriari ekingo dio astearte honetan. Lehen saioan ez dugu gonbidaturik edukiko baina saioa egiten dugun hirurok uda honetan lortu ditugun diska batzuk errepasatuko ditugu.

Hau dena, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

Toldotik at! irratsaioaren azkena

Udara osoan zehar igande iluntzero izan da Toldotik at! irratsaioa, Danda Gazte Asanbladak eta Gerizak antolatutako Elkartasun Udararen barruan sortutako ekimena. Gaur izan da seigarren eta azken saioa. Beti bezala, aktualitateko berriak, literatura eta musika izan dira entzungai eta baita Elkartasun Udararen balorazioa ere. Toldotik at! amaitu da, baina oraingoz bakerik batere ez omen dute emango.

Toldotik At! irratsaioaren 5. atala

Bosgarren irratsaio honetan Miarritzen osptatu den G7a eta Baiona eta Hendaiako Kontragailurra izan ditugu hizpide: Lander Arbelaitzek han gertatutakoak kontatu dizkigu. Hori gutxi ez eta Ainhoa Baglietto gonbidatu dugu gela arroxera, 47 herritarren aurkako epaiketaren nondik norakoak azaldu eta hurrengo deialdiak gogoratzeko.

Toldotik at! irratsaioaren hirugarrena

Elkartasun Udararen barruan sortutako ekimena da Toldotik At! irratsaioa, igande gauetan emititzen dena. Gaur izan da hirugarren saioa eta aurrekoetako aktualitateaz, musikaz eta literaturaz gain, une honetan arriskuan dauden Euskal Herriko gune autogestionatuen egoerak izan dituzte aipagai. Tolosako Ezpala gaztetxea, Errotxapeako gaztetxea eta Eztena gune autogestionatuaz hitz egin dute eta azken horretako kide bati egin diote elkarrizketa.

‘Toldotik At!’ irratsaio berriaren lehen saioa

Danda Gazte Asanbladak eta Geriza plataformak antolatutako Toldotik At! Elkartasun Udara ekimenaren barruan, irratsaio berria hasi dute. Udarako mugimenduaren berri emateko alde batetik eta intereseko aktualitateko gaiak jorratzeko bestetik. Berriak, elkarrizketak, literatura eta beste izango da, besteak beste.

Lehen saioan Gerizako eta Dandako hiru kide izan dira Gela Arroxean, udako ekimenaren funtzionamenduaz hitz egiteko.

Igandero iluntzeko 21:00etan Arraio Irratian, 99.3 fm.