Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Kilometroetan irratsaio berezia egingo dugu

PlayPlay

Irratsaioa goizeko 10:00etan hasiko gara zuzeneko saioarekin arratsaldeko 19:00ak arte. FM bidez (99.3FM), internetez (http://www.arraio.eus/online/online.html) eta ibilbidean zehar izango diren bozgorailuetan entzun ahalko da irratsaioa.

 Saioan zehar, egunaren jarraipena egiteaz gain, bai egitarauari dagozkionak zein ekitaldi ezberdinei dagozkionak, pertsona ezberdinei eginiko elkarrizketak izango dira ardatza. Antolatzaileak, ikasleak, ikasle ohiak, gune ezberdinetako koordinatzaileak eta abar pasatuko dira gure mikrofonoetatik.

Eta aperitibo bezala, podcastean duzue biharko lagin txiki bat. Ea inor 87az gogoratzen den!!

Denboraldi berriari “Kuba”ko istoriekin emango diogu hasiera

Bai entzule maiteok, berriz ere hemen gara, eta inoiz baino gogo gehiagorekin gainera! Aste honetan Kubara omen goaz Manu eta Kaxperrek bertan izandako esperientzia ezagutzera, baina izenburuan agertzen diren kakotxak zer esan nahiko dute?

Adi egon eta ez galdu aste honetako irratsaioa, ezusteko ugari izango baititu! Fmko 99.3an 21:00tatik aurrera!! Aurtengoan 21:00TAN!!!