Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

3 kirolari handi 3 esatari handiek elkarrizketatuta

Kaixo entzule maite!

Konfinamenduak aurrera darraien arren Arraio irratia ez da ixilik geratuko eta aste honetan, berriz ere, Izerditan blai entzuteko aukeran izango zarete. Gaurkoan bi protagonista eta teknologiarekin asmatzen badu, agian lau ere izango gara. Oraingo honetan hiru protagonista polifazetiko izango ditugu gurean, mundu mailan kirolari bezala ezagunak ez badira ere horretan saiatzen direla esan dezakegu. Hortaz gaurkoan Xuban Manterola eskubaloi jokalaria, Jon Aizpurua playerotako aurrelaria eta Ganix Gesalaga txirrinda zalea izango dira protagonista eta agian Fausto Berazadi atezain eskarmentatua ere bai. Hiru protagonista hauek Haritz Gallastegi, Asier Aranguren eta Juananek elkarrizketatu dituzte, Patximagicken presentziaren konfirmazioaren zain.

Gogoratu entzuleok ere galderak egiteko moduan izango zaretela twitter eta facebooken bidez, beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera, gaur ez duzue eta pintxo potearen aitzakiarik!

Orokieta irratia ere bueltan da!

Asteartetik otiralera 13:00etan emitituko dugu FMko 99.3an Orokieta Herri eskolako irakasle eta ikasleen artean egiten duten irratsaioa.

Koronabirusak sorturiko konfinamentu egoera berri honetan eginiko irratsaioak dira. Guztiak hemen izango dira entzungai.

Ahuntzaren gauerdiko (maskarilla) eztula igande honetan, ZUZENEAN geure etxeetatik!!!

Kaixo entzule, konfinamentu on!

Arazo tekniko txiki batzuk izan arren lortu dugu zuzeneko irratsaioa egitea. Gure liburuzainaren gomendioak, koronabirusari aurre egiteko herri mugimendutik antolatu den zaintza sarearen inguruko elkarrizketa eta, nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Entzun ezazue eta on egin!