Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Herriko taldeen lehen emaitzak gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Hemen gara eguraldia lagun Arraio Irratiko saio berri baten aperitibo bikain gisa. Beraien estreinaldia zapuzteko batere asmorik gabe, gure denbora errespetatzen badute, jeje.
Gaurkoan gure taldeen emaitzak aipatuko ditugu, futbolean 3. mailako taldea aspaldi hasi bazen ere eskubaloian aste honetan hasi dira estatuko lehen nazional B mailan gizonezkoak eta emakumezkoak ere. Hauez gain areto futbolean ere hasiak dira, ez oso ongi egia esan. Saskibaloian hurrengo astean hasiko dira, berain aurkariak zeintzuk diren eta noiz jolasten duten esango dizuegu.

Surf denboraldia ere pil pilean dago, Azoreetan hari dira oraingoan, ez Aznar, Bush eta Blairren antzera, olatuen zain baizik. Bertan emakuzkeon 6 izarretako froga eta gizonezkoan 6 izar “prime” Billagong Azores Islan Pro11 bago jokoan.

Azkenik 4. Emayonk Lori! pala txapelketaz jardungo gara, jada bikote batzuk izena eman dute, eta zuk eman ez baduzu oraindik garaiz zabiltza baino kasu, azken egunak baitira.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!
pala txapelkeat

4. EMAYONK LORI PALA TXAPELKETA

Kaixo lagunak!
Martxan da 4. Emayonk lori! pala txapelketa. Putzuzulo gaztetxearen 6. urteurrenaren baitan beste behin ere Arraio Irratiko Izerditan Blai irratsaioak pala txapelketa antolatu du. Izen emate epe irekia dago urriaren 3 arte Arrano, Eguzki, Tarin eta Juli-Juli tabernetan. Beste urtetan bezala aurten ere izen ematea 10 euro kostatuko da.
Txapelketa urriaren 4ean, asteartea 19.00 aurkeztuko dugu Putzuzulo gaztetxean, bertan bikotekidetako bat egotea ezin bestekoa izango da. Partidak 25 tantura izango dira eta partidak elkarren artean adostutako tokian eta orduan jolastuko dira.
Finala azaroak 12 izango Manuelako frontoian. Finalistek garaikurra eta ondoren egingo den “Gaztetxea Kalean”eko bazkaritarako txartelak izango dituzte.

Ez hutsik egin eta animatu zure lagunarekin txapelketan parte hartzera, emayonk lori ta bukatu fin!!
pala txapelketa

Surfa eta pala gai nagusiak gaurko Izerditan Blai-en

Kaixo lagunak.

Eguraldi ederra izanagatik gaur ezin dugu pozik egon, Kukutza gaztetxea desalojatu baitute. Gure saioan zehar tartetxo bat eskainiko diogu Euskal Herrian erreferentzia izan den gaztetxe honi eta bertan lan egin duten guztiei elkartasuna adierazi nahiko genieke, aupa zuek!!

Honez gain asteburuak emaitza gazi gozoak utzi dizkigu. Futbolean, 3. mailan, porrota jasan zuten Gernika aldean. Aldiz Galizian Aritz Aranburuk Pantin-eko txapelketa irabazi du. Kanariar irletan bi izarretako froga hasi berri da hemen ere etxeko surflari asko daudenez begirada bat emango diogu. Surfarekin amaitzeko, denbora baldin badugu atzo Eunate Agirre, Aritz Aranburu eta Axi Muniainek aurkeztutako Harapan proiektuaz ere mintzatuko gara.

Bestetik Emakume Pilotari egitasmoak 2011-2012 ikas urterako dituen asmoak zuengatuko dizkizuegu. Eskola kirola, aisialdikoa eta federatua uztartu nahi ditu egitasmo honek, beti ere emakumeen partaidetza bultzatu asmoz.
emakume pilotari eguna

Azkenik aste honetan denboraldia hasten duen eskubaloiko taldeaz ere jardungo gara hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian 99.3 FM!

Joseba Arizaga triatloilaria biharko Izerditan Blai saioan

Iepa kaixo!!
Zer moduz gabiltza? Euskal Jaitan nahikoa parranda eginda edo? Guk parranda eta lana uztartu ditugu oraingoan ere, nola ez. Aste honetan futboleko kronikatxoa ere izango dugu Balmasedaren aurkako partidua nolakoa izan zen zuenganatzeko. Ala ere zatirik handiena Joseba Arizaga triatloilari fina elkarrizketatzen igaroko dugu, Austria aldean ibili zaigu Iron man bat egiten. Bertan izan zituen sentsazioen berri emango digu asteazken honetan.

Zuen palei hautsa kentzen hasi zaitezte laster jarriko baitugu martxan 4. Emayonk lori! pala txapelketa, adi kartelei!

Gogoratu hau dena Arraio Irratian irailak 14, asteazkena 20.00tatik aurrea!!

Gaur hasiko dugu denboraldi berria Izerditan Blai-en

Iepa kaxo lagunak!!
Zer moduz joan zaigu uda? Espero dugu Orioko arraunlariei baino hobeto joango zitzaizuela. Gu ere ederki ibili gara 2 hilabete hauetan oporretan baina gogo biziz itzuli gara zuei herriko kirol saiorik onena eskaini asmoz.

Gaurkoan amaitu berri den San Migule Pro Zarautz surf txapelketa izango dugu gai nagusia. Bertan Gabriel Medinak emandako ikuskizuna goraipatuko dugu Peterson Crisanto eta Thiago Camaraoren erakustaldiak ahaztu gabe.

Honez gain beste gai batzuk ere jorratuko ditugu laburrago, arrauna, futbola eta besterenbat. Gogoratu kirol saio bikain hau entzuteko Arraio Irratia sintonizatu behar duzula 20.00tatik aurrera!
Thiago Camarao egurrean