Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Eskubaloiko bi jokalari gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Hemen gara berriz ere, aurreko astean huts egin eta gero gaur arratsalderako saio bikain bat prestatu dugu. Azken aldian aipatu genuen bezala gizonezko seniorrek ohorezko b mailara igotzeko lehen fasea jolastu berri dute Xixonen. Gaurkoan bi protagonista izango ditugu gurean, Urko Iruretagoiena eta Joseba Oliden. Astebukaera hau nola joan den esateaz gain denboraldiko balantze bat ere egingo digute.


Honez gain beste taldeen emaitzak ere aipatuko ditugu, futboleko 3. mailako taldeak lortutako garaipen garrantzitsua, eskubaloian emakumezkoen berdinketa eta mailara eustea eta saskibaloian gizonezkoek ordizian lortutako porrota.

Denbora ematen badigu California aldera ere joko dugu, bertan jokoan baita Nike 6.0 Lowers Pro txapelketa, Aritz Aranburu final 48renetan aurkitzen delarik.
Beraz badakizue sintonizatu Arraio Irratia 20.00tatik aurrera!

Labi ta Xaporra Santa Barbaran zintzilikatu dira

Kaixo entzuleok!
Gaurko egunez Madrilgo Entzutegi Nazionalean aurkeztu behar zuten beren burua baina epai bidegabe hau salatzeko ez dira aurkeztuko. Beren ekintzaren arrazoian bideo honetan ematen dituzte:

Bestalde Arraio Irratiko kideok gure elkartasuna adierazi asmoz saio berezia egin dugu ekintza honi behar duen garrantzia eman eta zarauztarrak informatzeko. Adi programazio aldaketari

Honez gain, Labi eta Xaporrak beraiek eginiko idatzia ere eskuratu dugu irrakurri nahi baduzue. Idatzi hau HEMEN duzue.

Lagun bati ere bere blogetik argazki batzuk lapurtu dizkiogu ikus ditzazuen. Bertan bi gazte Zarauztarrak agerri dira Santa Barbaratik eskegitzen. Familiakoen eta lagunen elkartasun argazkiren bat ere badago:

Gaur goizean Labi eta Xaporrari zuzenean egin diogun elkarrizketa ere podcastean duzue:

Gaur ez da Izerditan Blai-rik izango

Kaixo lagunak!
Gaurko egunez ez dugu Izerditan Blai saiorik egingo, lan taldeko kide batzuek asteburuan Xixonen duten kirol konpromezua prestatu behar dutelako. Honetaz gain gaur 20.00tan kalera ateratzeko deia egiten dugu Labi ta Xaporrari elkartasuna adierazteko, aupa zuek!!
labi ta xaporra snt barbaran

Guk ez dugu festa santurik!

Iepa kaxo!
Gure ateo izaera praktikan jarriz gaur ez dugu jairik hartuko. Festa kiratsa duen asteazken honetan futbola izango da gure gaurko gai nagusia. Asteburuko emaitzak errepasatuko ditugu betikolez Ondoren asteburuan jokatu diren hondartzako futbol txapelketako kopako garaileak izango ditugu, Zubi Ondo Erretegiko eta Kirkilla Enea jatetxeko kapitainak izango dira gurean.

Honetaz gain abian dugun futbito txapelketari ere errepaso bat emango diogu. Txapelketaren erdira iritsi garen honetan atsedena hartuko dugu partaide guztiok hurrengo pare bat astetan. Honela ditugu sailkapenak: sailkapena

Badakizue asteazken gaua goxatze aldera Arraio Irratia sintonizatu eta gozatu kirol saio fresko honetaz!!

Gaur inoiz baino gehiago, Izerditan Blai!

Kaixo entzule maiteok!
Gaurko eguraldiarekin ziur naiz zuotako asko izerditan blai egon zaretela, gu ere horrela ibiliko gara gaurko saioan. Gaurko prestatu dugun saio interesgarria da zinez, lehendabizi emaitzak emango ditugu, bereziki azpimarratuz eskubaloiko talde guztiek irabazi dutela. Aipatzekoa da ere saskibaloian gizonezkoek igoera fasea garaipen garrantzitsu batekin hasi dutela.

Playerotan ere badakizkigu zeintzuk diren finalistak, honen inguruan ere luze ta zabal jardungo gara. Hondartzan jarraituz Australia aldera joko dugu bertan jokoan den Drug Aware Pro 2011 txapelketaren berriak zuenganatzeko.

Hau guztia nahikoa ez balitz futbito txapelketa errepasatuko dugu, lehenengo partiduak jokatuta faborito bat edo beste agertu baita. Beraz badakizue ez galdu gaurko saioa beti bezala 20.00tatik aurrera!