Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Ketako lehendakari Josu Mujika Izerditan blai saioan

Apa kaxo entzule maiteak!

Aste hontarako elkarrizketa interesgarri bat dugu zuentzako. Asteburu honetan Zarauzko taldeak eta Getarikoak aurrez aurre jokatuko dutenez Ketako lehendakaria gonbidatu dugu partida honen inguruan hitz egitera.

Honez gain herriko taldeen emaitzak izango ditugu saioaren lehen zatian. Elkarrizketa amaitzeko playerotako kiniela egitera gonbidatuko dugu Josu bezala zuek ere. Igande honetan 4. jardunaldia jokatu baita 9.15tan zarauzko hondartza.

Azkenik surfari aipua egin gabe ezingo dugu saioa amaitu. Hawaien Koroa hirukoitzkeo lehendabiziko froga hasi berri denez bertako berri emango dizuegu.

imagenes8877a

Herriko taldeen emaitzak, playeroak eta surfa gaurko Izerditan blai saioan

Apa kaxo!

Aurreko astean huts egin ondoren gogo biziz gatozkizue gaurkoan. Jorge Zerrato lagunak ekarriko duen meriendaren laguntzaz saio bikaina prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak izango ditugu, eskubaloiari tarte berezia eskainiko diogularik.

Ondorengo minutuak playeroei eskainiko dizkiegu. Igande goizean jokatu zen 3. jardunaldia eta bertan izandako emaitzak zeintzuk diren jakiñaraziko dizuegu, egindako kiniela ahaztu gabe.

Azkeneko minutuak surfari eskainiko dizkiogu, alde batetik Koroa Hirukoitzeko lehengo froga jokoan dago North Shore Oahuko hondartzan, Hawaien alegia. Bestalde Waimea badiako uretan Eddie Aikauren oemenez egiten den olatu handien txapelketa gonbidapenak banatu dituztenez honi ere tarte bat eskeiniko diogu.

Beraz badakizue, ez hutsik egin gaur 20.00tatik aurrera sintonizatu FMko 99.3ri edota sartu www.arraio.net web orrian.

560816991-Eddie_Aikau

Aste honetan rugbya, surfa ta playeruak!

Iepa kaxo entzule maite!

Asteazken honetarako ere saio bikain bat prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaizak aipatuko ditugu. Errugbyari tarte berezia eskainiko diogu aste honetan hasi dute denboraldia maila berrian garaipen handia erdietsiaz.

Honez gain surfari ere eskeiniko diogu tarte bat, Penichen, Portugalen WCTko 9. froga jokoan baitago. Bertan Kelly Slater kalera joan da bigarren errondan eta Mick Fanningek esku eskura du bere hirugarren txapela.

Amaitzeko playeroi errepaso bat emango diegu, gure kinielak egiteko aprobetxatuz, zuek ere zuena egin dezakezute, feizbukean Izerditan blai bilatuta edota izerditan@arrio.net helbidera idatzita.