Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Denetik apurtxo bat biharko Izerditan blaien

Iepa kaxo entzule maiteak!

Biharko saiorako denetik pixka bat izango dugu. Herriko taldeen emaitzetan saskibaloiko atalari tarte berezia eskainiko diogu bertako bi taldek igoera lortu baitute. Honez gain areto futboleko azken jardunaldia eta eskubaloiko igoera fasea ere aipatuko ditugu.

Ondoren Pagoetako mendi lasterketako emaitzak ere jakinaraziko dizkizuegu. Gipuzkoako trainerillen liga ere amaitu da, jubenil mailan zarauztarrak nagusitu direlarik.

Azkenik Brazil aldera joko dugu Saquaremako uretan bigarren mailako txapelketa jokatuko baita gaurtik aurrera.

Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai!
20199308

Surfa izango da biharko Izerditan blaiko gai nagusia

Iepa kaxo entzule maiteak!

Aste honetarako prestatu dugun saioan surfa izango dugu aztergai. Atzo amaitu zen Brazilgo uretan maila goreneko 4. froga gizon zein emakumezkotan. Bertan izan dugun bidali bereziarekin telefonoz hitz egingo dugu gertatutakoaren berri zuzena izateko.

Honez gain ezin dugu ahaztu Redpathek Ronnie Travers Memorialeko finala jolastu zuela, beraz, Eskoziatik ere kronika mamitsua ekarriko digu Gerard Bridgek. Atal honen aurretik ordea herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu betiko moduan.

Asteazkenean 20.00tatik aurrera izango gara zuzen zuzenean FMko 99.3an!
IMG-20140513-WA0000

Pelaiosanak antolatzeko deialdia Gurekin Jaik

Ostiral honetan 17:30ean Munoan asanblea irekia herriko festetako egitaraua danon arten erabakitzeko.

Pelayosan partehartzaileak nahi ditugulako!!

Eman bideuai beiratua eta bayetz motibatu GUREKIN JAI iteko!!!
(asanblean zerbeza egongo da; horrek ere beti motibatzen du eta!!!)
ps: Eguraldi txarra eginez gero Munoa behean!!

Mikel Beristain eskubaloi jokalariari elkarrizketa Izerditan blai saioan

Iepa kaixo!

Aste honetan gela arroxean Mikel Beristain izango dugu gurekin. Berarekin Zarauzko eskubaloiko lehendabiziko taldeak aurten egin duen ibilbidea aztertuko dugu. Honez gain Asobal maila igotzeko fasearen inguruko galderak ere egingo dizkiogu maila gorenetik bi partidura besterik ez baitira aurkitzen.

Honez gain herriko taldeen emaitzak izango ditugu, gehienak azken txanpan sartuak dira eta. Surfari ere tarte bat eskeiniko diogu, bihar hasiko baita Brazilgo uretan maila goreneko beste froga bat.
36778_1314mini
Hau guztia, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!

Kirolari ezkertiarrak gogoan gaurko Izerditan blaien

Iepa kaxo!

Maiatzaren lehengoaren atari honetan saio berezi bat prestatu dugu zuentzat. Langileen nazioarteko egunuean gurera ekarri nahi ditugu ideologia ezkertiarra publikoki adierazi duten kirolari batzuen ibilbidea: Javi Poves, Oleguer, Socrates, Breitner, Lucarelli eta Snt Pauli kluba.

Honez gain, saioaren lehengo zatian herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, eskubaloiko mutilen lehengo taldeak lortutako garaipenari aipamen berezia eginaz. Aste honetan aurkeztu dute Zarauzko 28. triatloia, bertan esandakoaren berri ere emango dizuegu. Arraun kontuak ere ez ditugu ahaztuko trainerilen denboraldia aurrera baitoa. Gainera asteburu honetan zarauzko uretan jardun dira.
Gerard Brigden deia ere izango dugu gaurkoan, Redpaht Albionek Ronnie Travers Memorial cupeko fineleko txartela lortu baitu!
redpath

Javi-Poves-desea-conocer-mundo_54196950398_54115221154_600_396
Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue Arraio Irratian, FMko 99.3an!