Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Urteko saioen errepasoa bihar

Kaixo entzule maite!

Aurreko asteko saioan aipatu genuen datorren urterarte ez genuela saio berririk egingo. Bihar entzungo duzuena ordea 2015ean egindako bi elkarrizketekin osatu dugu. Lehendabizi Jon Ercillari egindakoa gogoratuko dugu, plaieroen inguruko APPren baitan. Ondoren Mertxerekin izandako solasaldia entzungo duzue, emakumezkoen traineruaren gorabeherak kontatuz. Azkenik bi kirolari historikoren ibilbidea errepasatzen dugu: Rafa Guijosa eskubaloi jokalaria eta Wifred Agbonavbare.

Gogoratu hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian

Wilfred-Rayo-400x300

Saskibaloiko mutilen entrenatzaileak eta kapitaina biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Bihar goi mailako gonbidatuak izango ditugu gela arroxean. Lehenago grabatuko dugun elkarrizketan saskibaloiko mutilen lehendabiziko taldearen entrenatzaileak izango ditugu, Iñaki Jiminez donostiarra eta Jokin Collantes zarauztarra. Beraiekin batera taldeko kapitaina Izotz Barrio ere gerturatuko zaigu. Jakingo duzuen bezala aurten lehen aldiz EBAn ari dira lehiatzen eta dagoeneko bi garaipen lortu dituzte. Maila honetan dituzten erronken inguruan jardungo gara hiru protagonistekin.

Honez gain playerotako 6. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu eta denbora izanez gero Hawaii aldera joko dugu Pipelineko uretan munduko txapelketaren azken albisteen berri emateko.
argazki200

Kros mistoa, halterofilia, pala eta beste kirol batzuk aste honetako saioan

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetarako saio berezia prestatuko digu Txemik. Lehendabiziko zatian 37. bikotetako kros mistoak utzitako emaitzak errepasatuko ditugu. Eguraldi bikaina lagun zarauzko kaleak korrikalariz bete ziren igande goizean.

Honen ostean normalean aipatzen ez ditugun kirol eta kirolariei egingo diegu tartetxo bat. Hala nola harri jasotzaileak, halterofiliako saila, Mikel Aierbe palista, golfa, txirrindularitza eta traiatloia Ainhoa Muruaren emaitzekin.

Azkenik playerotako kiniela ere egingo dugu, abenduaren 13an 6. jardunaldia izango baita zarauzko hondartzan. Hau dena badakizu beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!

Emaitzen errepasoa, playeroak eta erlijioa

Kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan herriko kirol ezberdinetako lehengo taldeen emaitzak emango ditugu, eskubaloiko eta saskibaloiko garaipen garrantzitsuak azpimarratuz. Gainera azken hauek berain mailako errekor berria ezarri dute, 16 hiruko sartuaz.

Honez gain playeroetako emaitzak errepasatuko ditugu, ia igandero bezala hemen ere ezusteko batzuk izan baitira.

Azkenik Patxi Magickek kirola eta erlijioaren arteko loturak ekarriko dizkigu, Mexikoko Maya kulturatik hasita gaur egun arte. Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!!

12309163_10153839128728324_1343375344_n

Kirola vs politika

Kaixo entzule maiteok!

Gaurko giro kaxkar hau ikusitik iluntze aparta eskeiniko dizuegu Arraio irratian.

Gaurkoan kirola eta politikaz arituko gara. Sarri diote kirolariek, politikarien eta komunikabide ofizial askok biak ez direla nahastu behar. Beraiek ez dituztela nahasten esatearekin ordea jarrera politiko bat hartzen dute.

Kirolaren historia luzean betidanik erabili izan da arma politiko moduan, ondoko herrialdea gutxiesteko, norberaren izaera nazionala bultzatzeko, herria lokartzeko…

Honez gain badira kirolari asko politakan amaitu dutenak, urrutira joan gabe Eulate eta Titin pilotariak. Bestetik politikari batzuk kirol taldeak ere zuzendu dituzte, Berlusconi esaterako.

Gai interesgarri hauek jorratu aurretik ordea playeroetako kiniela egingo dugu, eguraldi kaxkarrak eraginik izango al du emaitzetan??

85014-050-C8CF4C72