Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Alazne dietisa biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan Alazne Agirrezabalaga izango dugu gela arroxean. Bera dietista-nutrizionista eta entrenatzaile pertsonala denez kirola egitean elikadura osasuntsua zer den argituko digu. Kirol denetan berdin jan behar den, errekuperatzeko zein elkagai diren egokiak, barrita eta gel energetikoen onurak eta kaldeak argituko dizkigu. Elkarrizketa grabatua izango denez zuek galderarik baldin baduzue ahalik eta azkarren egin gure feizbukean.

Honez gain playeroen 12. jardunaldia errepasatuko dugu, adaxka, bidoi eta bestelako zikinkeriz beteriko hondartzan ezusteko bat edo beste gertatu baitzen.

images (1)

Errugbyaz ariko gara Josu Galarragarekin

Kaixo entzule maiteak!

Biharkosaioan beste hainbatetan bezala Josu Galarragak egingo digu bisita. Zarauzko Rugby Taldeko kapitainarekin orain arte egindako lana errepasatuko dugu.18 partiduren ostean porrot bakarra jasanda lider daude ohorezko b mailan. Lehengo urteko baino estuagoa izaten ari den denboraldi honen balantzea egingo digu Josuk eta igoera fasearen inguruan ere arituko gara. Honez gain 6 nazioen txapelketaz ere jardungo gara Gerard Bridge adituak gidatuta.

Honez gain hondartzeko futbola ez dugu ahaztuko. Pasa den igandeko emaitzak errepasatzeaz gain igande honetako jardunaldiko kiniela egin behar baitugu. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

descarga

Kiroldegiko ikastaro ezberdinen inguruko saioa

Kaixo entzule maite!

Negua iritsi den honetan zer hoberik kirola barruan egitea baino. Biharko saioan gaur egun kiroldegietan ditugun kirol ikastaro ezberdinen inguruan jardungo gara Txemiren gidaritzapean. Jakingo duzuen bezala ikastaroan lehorrekoak (spinning, aerobik, zunba, total training…) edo uretakoak (igeriketa, aquagym, ume jaio berriak…) izan daitezke. Ikastaro bakoitza zertarako den eta zein onura dituen argitzen saiatuko gara.

Honez gain playeroen 11. jardunaldiko kiniela ere egingo dugu, eguraldi hotzak emaitzak baldintzatuko al ditu??? egin apustu playerozaleok!

10777-Spinning-Marathon-Meridian-Spa

Zale sutsuen inguruko saioa Enekoren eskutik

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan beti bezala hondartzako futbolak utzitako emaitzak errepasatuko ditugu. Ohikoa den bezala 10. jardunaldi honek ere sorpresa batzuk utzi baidizkigu. Gainera Enekoren laguntza izango dugu errepaso honetan.

Ondoren kiroleko jarraitze sutsu, hintxa eta ultren inguruan jardungo gara. Indar gorriko kide batzuen atxiloketa izan genuen pasa den astean eta mugimendu hauen inguruan zer dagoen hobeto ezagutzeko baliatu nahi dugu saio hau. Bide honetan laguntzeko Enekok izango dugu gurean. Zale sutsuen historia nondik datorren azalduko digu, garai honetan jasatzen duten jazarpena, “ezker” eta “eskuineko” taldeen arteko borrokak eta anaikedetzak…. Gai benetan mardula eta interesgarria zinez.

Hau guztia entzun eta zure galdera, burutazioa edo iritzia eman nahi baduzu ez hutsik egin asteazkenean 20.00tan eta sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!

Real Madrid supporters celebrate the Spanish League title at the Santiago Bernabeu stadium in Madrid, Sunday, May 18, 2008. (AP Photo/Bernat Armangue)

Herriko taldeen emaitzak, playeruak eta kirol gala

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldia aurrera doa eta talde bakoitzaren orain arteko lana aztertuok dugu.
Honez gain hondartzako futboleko 10. jardunaldi izango dugu igande honetan eta nola ez kiniela egin beharko dugu.

Azkenik ostiral honetan zarauzko Modelo aretoan kirol gala egingo denez hau ere aipatuko dugu. Bertan 2015eko kirolari onenak izendatuko dira eta guk beraien berri emango dizuegu.

Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio irratian, FMko 99.3an!
images