Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Pagoetako mendi lasterketa bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Pagoetako mendi lasterketako antolatzaileak izango dira gurean. 2004ean hasi zenetik gora behera asko izan ditu lasterketa honek. Aurten antolakuntza taldea aldatu da, Pagoeta Mendi elkartetik, Ikastolako Guraso elkartera igaro da. Talde berri honekin batera ibilbide aldaketa ere jazo da, jaitsierako bide berria proposatu dutelarik. Antolaketaz, ibilbideaz, parte hartzeaz, sailkapenaz eta egun horrek utzitako ondorioez arituko gara beraiekin asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

dsc_2327

Saskibaloiko eta eskubaloiko mutilak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan protagonista asko izango ditugu gela arroxean. Lehendabizi saskibaloiko mutilei egingo diegu elkarrizketa, Gurru, Unai eta Okarizi hain zuzen. Joan den igandean pronostiko guztien aurka EBAn jarraitzeko behar zuten garaipena lortu zuten Iñaki Jimenezen mutilek Kantabrian. Aste honetan ere sufritzea tokatu zaie Leihoak Zarautzeko gazteei, azken segundoan Ion Aldalurren hiruko bati esker lortu baitzuten garaipena. Martxo bukaeran sailkapeneko azkenak zirela jakinda zaila da talde honek maila mantendu duela sinestea.

Honez gain eskubaloiko bi ordezkari ere izango dira gurean. Hauek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten jaitsiera saihesteko aurkari zuzena zen La Rocaren aurka. Partida honek ere ez zuen emozio faltarik izan, jada denbora agortua zegoenean Xabat Olaizolak lortu zuen bi puntuak ematen zizkion gola, gol ikusgarria benetan. Gauzak honela, beste urtebetez Zarautzen Ohorezko B mailako taldeak ikusiko ditugu jokatzen.

Beti bezala hau dena 20.00tatik aurrea izango duzue entzungai Arraio Irratian, 99.3an!!!

CHICOS_FINAL

bin_20905357_con_11099304_16940_1

Herriko taldeen emaitzen errepasoa biharko Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko asteko tertuliaren ostean bihar Gerard, PatxiMagic eta Juanan soilik egongo gara Arraio gela arroxean. Aspaldi herriko taldeen berri ematen ez dugunez denboraldi amaiera honetan nola dabiltzan errepasatuko ditugu. Jakingo duzuen bezala rugbyko mutilek ezin izan dute Ohorezko Mailara igo, Aialako neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten larunbatean. Maila eusteko borrokan miraria lortzear da Leihoak Zarautz, eskubaloiko mutilek esku-eskura dute datorren urtean Ohorezko B mailan jarraitzeko txartela.

Hau dena izango duzue entzungai beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arrio Irratian Fmko 99.3an!!!

Captura de pantalla 2016-05-02 a la(s) 09.55.36

2016ko hondartzako txapeldunekin mahai ingurua

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan hondartzako futboleko protagonistak izango dira gurean. Jakingo duzuen bezala joan den igandean izan ziren playerotako finalak eta biharko saioan garaipena lortu zuten taldeen ordezkariak izango ditugu. Ligako txapeldunak Kupela eta Asti izan ziren, kopan aldiz Sakana eta Kutixi. Aurten egin duten liga erregularra, kanporaketak eta final handiaz arituko gara Naxari,Juanan eta lau talde hauetako ordezkariak.

Aparteko saio hau zuzenean entzun nahi baduzu ez hutsik egin eta fin fin jarri irratia FMko 99.3an edo bestela internet bidez entzuteko Arraio irratiko web orrira jo.

IMG_8028_content

IMG_8040_content

Kirol egokitua eta playeroetako final handia gaurko saioan

Gaurko saioan kirol egokituaz arituko gara. Aspalditik nahi genuen egin gai honen inguruko saio bat. Gure herrian talde bikain bat aritzen da pala modalitatean inguruko txapelketetan parte hartzen. Maila bikaina du gazte talde honek, hau lortzeko zer ikusi handia izan du Juan Migel Zubirik entrenatzaileak. Gaurkoan bera eta Aritz Lertxundi palista izango dira gurean mundu honen berri emateko.

Ondoren hondartzako finalen kinielak egingo ditugu, eskolartekoak ahaztu gabe. Gogoratu sailkapena oso estu dagoela eta jardunaldi hau erabakiorra izan daitekeela Jon Erzillak eskainitako mugikor bikaina lortzeko. Beraz badakizue, ez hutsik egin eta parte hartu gure feizbukean. Gure pronostikoen berri izan nahi baduzue saioa zuzen zuzenean izango duzue entzungai 20.00tatik aurrea, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!!