Press "Enter" to skip to content

Egilea: ithaka_ukatuz

Hegaldia norabidez aldatzen da gaurkoan

Kaixo-kaixo!!

Eguzkiz beteriko otsaila amaiera honetan herria turistaz betetzen hasi zaigula… Eta horiei lekua utzi nahian guk ere ospa egiten jarraituko dugu asteazkenero lez.

Azken hilabetean Ithakako entzule finak Asia aldean barneraturik ibili gara, baina bagenuen gogoa itsasoa berriz ere beste alderantz gurutzatzeko. Gaur Nadhet Arruti oriotarra izango dugu beka baten bitartez Ekuadorren pasatako urte ederra gure artean errepasatzeko asmoarekin.

Ez galdu aukera 21:30ak aurrera emakume abenturazale honen esperientziak Arraio Irratian entzuteko!

Irla berezia sukaldari baten begietatik

Aste honetan Mikel Badiolaren bisita jasoko dugu gela arroxean. Urte asko eman ditu atzerrian gure sukaldari finak, eta gabon inguruan etxerako bidea hartu zuen, nahiz eta denbora askorako izango ez den. Berriz ere gure herri maitea utzi aurretik, kanpoan izandako bizimodua kontatzera hurbilduko zaigu.

Ziur bere bizitzeko gogoa eta kemena irratiko uhinen bidez zuengana iritsiko dela, beraz ez galdu gaurko irratsaioa FMko 99.3an 21:30etatik aurrera.

Herrialde ezberdin batengandik ikasten

Bagatoz gaurkoan ere abentura berri batekin, eta horretarako gurean Uxoa Irigoien getariarra izango dugu bere positibismo guztia gugan txertatzeko asmo osoarekin.

Kasu honetan Tibeten izan zituen esperientzia ezberdinak partekatuko ditu gurekin eta herrialdearen egoera politiko tamalgarria ere errepasatuko dugu.

Bidaia miresgarri bat emakume bizi eta zinez interesgarri batekin elkartzen denean zer gertatzen den jakin nahi baduzue badakizue zer egin… sintonizatu Arraio Irratia 21:30etan puntu puntuan!!

 

Irla sakratu miresgarria

Ze berri Ithaka zaleok?

Horrelakoetan esaten den bezala… zaharrak berri! Beste asteazken goibel bat bidaia eder batekin hobetzeko asmotan gatoz!! Aurreko astean bezala oraingo honetan ere Asia alderantz zuzenduko gara, hain zuzen ere Sri Lankara.

Lizar Azkune polibalentea izango dugu gaur gurean, 2018ko udan bi lagunen konpainian izandako esperientzia ezberdinak Arraioko uhinen bidez gurekin elkarbanatzeko asmoz.

21:30ak jotzearekin batera piztu irratia eta FMko 99.3an izango gaituzue!

Abizenik gabeko herrialdean galduta

Garai batean Birmania izandako Myanmarrek asko du bidaiariari eskaintzeko eta gaurko asteazken euritsu honetan Oier Ostolaza datorkigu azken gabon hauetan Asiako txoko eder honetan izandako esperientziak gurekin elkarbanatzera.

Gure egunerokotasunetik oso urrun dagoen  errealitate bat ezagutu nahi baduzue, Fmko 99.3an indar handiz izango gaituzue 21:30tatik aurrera!