Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Bi kontzertu interesgarri Arraio irratiaren eskutik

ZARAUZKO IRRATI ONENAREN eskutik, bi kontzertu interesgarriz gozatzeko aukera izango duzue, ostiralean eta igandean, biak ere estilo ezberdinekoak.

Ostiralean, Uztailaren 3an eta Arraio Blues irratsaioaren eskutik, 3. Arraio Blues gaua izango da Zarauzko Gaztetxean. Oraingoan, Ondarruko Tunnel 483 eta Valladolid aldeko Arizona Baby taldeak joko dute. Aurrekoetan bezala, kontzertu hau Arraio irratiak zuzenean emitituko du. Kontzertu hau, gaueko 22:00etan hasiko da.

Igandean berriz, Uztailaren 5ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk kontzertu ikusgarri bat izango duzue. Bertan, La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute. La URSS Granadarrek, hilabete bateko Europar bira ekin dute eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Putzuzulokoa izango da. Hyokkaisekoak berriz, orain dela hilabete izan genituen Putzuzulon bere D-Beat doinuak astintzen. Kontzertu hau gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

Bueltan gara ZarataZarauzkoak!!

Getariako Gaztetxean egon zen kontzertuaren ondorioz ezin izan genuen irratsaiorik egin aurreko astean. Baina pilak kargaturik itzuli gara eta zuen belarriak zulatzen egongo gara beste behin ere.

Ekainaren 30eko saioan, azken boladan lortu ditugun nobedade berriak entzun ahalko dituzue. Honez gain, gure inguruan izango diren kontzertu batzuez ere informatuko dizuegu.

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta FMko 99.3an.

2. Arraio Blues gaua Putzuzulon

Badakigu batzuk, San Pelaioen prestaketetan buru belarri lanean dabiltza. Putzuzulo Gaztetxea azken aldian almazen baten itsura ere hartu du, baltsa lehiaketarako jendea prestatzen ari den baltsak bertan daude eta.

Baina hala eta guztiz ere larunbat honetan ekitaldi interesgarri bat izango dugu Gaztetxean. Ekainaren 20an, Arraio irratiko Arraio Blus irratsaioaren eskutik (Bai, igandero 16:00etatik 17:00etara iltzea jartzen diguten horiek), 2. Arraio Blues gaua izango dugu. Lehen gaua magikoa izan zen. Bertan, Gartxot eta Napoka Hiriaren kontzertuez gozatzeko aukera izan genuen.

Oraingoan, doinu libertarioz beteriko gaua izango dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Todo o Nada (Madril) eta Tipico pero Cierto (Bilbo) bakarlariez gozatzeko aukera izango dugu. Kontzertua gainera, zuzenean emititzen saiatuko dira Arraio irratiko kideak.

Beraz badakizue, Hatortxu Rockera ez baduzue joan behar edota Mikel Ximuti ez badiozue dirurik eman nahi, Gaztetxeko ateak zabalik izango dituzue gurekin kontzertu itzel honetaz gozatzeko.

arraiogau.jpg