Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Zizu-ri eskeinitako Kaiolatik saioa bihar, Elektropeña eta Xugua-ren eskutik!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Atsedenaldi kristau baten ostean, hementxe gea urteko lehen ordubete elektronikoa eskeintzeko prest!!! Zita berezi batekin gainera, izan ere, duela urtebete zendu zen gure lagun ZIZU, Gipuzkoako eszena elektronikoari astindu ederra eman zion Azkoitiar gaztea . Larunbat honetan bere omenez sekulako festibala antolatu dute Azkoitian, HOLZ & BLECH izenarekin. Eta guk biharko saioan gure aportazio txikia egingo dugu, horretarako sesio berezi bat eskeiniko diogu XUGUAk eta ELEKTROPEÑAk, dagoen lekuan dagoela, gehien maite zuen musikaz goza dezan!!! EGURRE TA TXAPA!!!!!!!!!!!!!!!

10906490_395244703983124_2515941568595733910_n

10557038_807010676111040_7654239684752631235_o

Elektropeñaren gabon kantak gaurko Kaiolatik saioan!!!

 

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Urtero bezala gabonetan dantzatzeko proposamen berriak ekarriko ditu Elektropeñak Arraioko gela arroxera!!! Din dan don, Olentzero Begi gorri eta Alaken bezalako hit zaharrak alde batera utzi eta doinu elektronikoak aukeratuko ditugu bazkaloste luzeetan zuen gertukoei heldu eta dantzaldi eder batzuk botatzeko!!! Joyce Muniz, Riva Starr edota Fort Romeau izango dira egun hauetarako soinu banda jarriko digutenak!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

gabonkan2

Ruben Rubio Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako irratsaioan Lasartetik datorkigu bixita. Bertan jaiotako Rubenek duela zazpi urte ekin zion musika nahasteari. Bere bizilagun batek bultzatuta elektronikataz interesatzen hasi eta lehenbiziko plater eta biniloak eskuratu zituen, etxean nahasketak egiten hasteko. Hortik gutxira Zulo, Konplot edota Etxekalte bezalako lekuetan hasi zen diskak jartzen, eta martxa pixkat hartzean, komodidadea eta ekonomia kontuan hartuta, gailu digitaletara egin zuen salto. Azken urteeetan Zarauzko Dwall tabernan aritu da hilero musika ziztatzen. Bere ibilbidean elektronikaren adar ezberdinak ikutu ditu, Tech-house-a, Minimal.techno-a edota Deep house-a. Gaurkoan bere alderik lasaiena erakutsiko digu, Deep melodiko eta astuna nahastuz. Ez galdu lagunok!!! 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12355103_10208381695249359_1589057667_n

Maik on fire Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Aste honetan Orioko portutik datorkigu bixita. Mikel Manterolak betidanik maitatu izan ditu doinu elektronikoak, 2013an ordea entzutetik saltseatzera egin zuen salto ekipo txiki bat erosita. Lagun giroan pintxatzen hasi eta beranduxeago Kalakari edota Dwall bezelako lekuetan entzun ahal izan dugu bere Deep House elegantea!!! Ea gaurkoan zer doinu ekartzen dizkigun!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!

12063415_1099441200081099_979566945366888023_n

Josu Alacantara Zumaiarra biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan Zumaiatik etorriko zaigu bixita. Itzurungo olatuetako gerlari, Josu Alcantara gazteak aspalditik du elektronikarekiko erlazio estua. Gazte gaztetatik Txitxarrora igotzeko ohitura izan du, baina orain 4 urte, Ibailo handiaren laguntzaz, dantzalekuko lurretik kabinara eman zuen pausua. Geroztik Noboo, Tartufo, Lokotx, Txalintxo eta inguruko beste hainbat aretotan gozatu dute bere doinuetaz. Horretaz gain Zumaian festa elektronikoak antolatu ohi ditu. Technoa, Deep-a, Tech-house-a edota Minimal-a atsegin ditu, beti ere beren alderik ilunenenetik hartuta. Biharko saioan berau hobeto ezagutu eta sesio eder bat entzuteko parada izango dugu!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12282802_932239210203475_1919498335_n