Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

SOS Talaimendi

Kaixo!

Aste honetan ere saio interesgarria izango dugu. SOS Talaimendiko lagunak izango ditugu gurekin, Talaimendin egiten ari diren Amezti Gain eraikinaren inguruan hitz egiteko. Abokatu baten eskutik ezagutuko ditugu proiektu honen atzean dauden gorabeherak.

Bestetik, aste honetan absolbitutako Unai Vazquezekin ere egongo gara. Askapenaren aurkako auzian epaitu zuten, eta bizitakoaren inguruko balorazioa egingo digu.

Ez ahaztu, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Cajw_HXXEAAPqz9

Xabier Arrizabalo eta TRW

Kaixo lagunak!

Aste honetan ere irratsaio interesgarri batekin gatoz. Egoera ekonomiko eta sozialaren inguruan arituko gara Xabier Arrizabalo Montoro ekonomilariarekin. Madrilgo Complutenseko irakaslea da Arrizabalo, eta kapitalismoaren krisien inguruan aritua.

Iruñera ere joko dugu, TRWko langileekin hitz egiteko. 620 langileetatik 250 kalera bota nahi ditu enpresak. Mobilizazio ugari egiten ari dira azkenaldian: larunbatean 9.000 bat lagun atera ziren kalera Iruñean.

Badakizue, beti bezala, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

trw

Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea, Arraio irratiko gela arroxean

2015ean burutu ziren udal hauteskundeak irabazi ostean, gonbitea luzatu eta “sala arroxa” ezagutzeko prestutasun osoa adierazi zuen EAJ-ko kidea den Xabier Txurruka alkateak.

Eta azkenean, igande honetan, Urtarrilak 24, Zarauzko alkatea izanen dugu Arraio irratian.

Noski, Ahuntzaren gauerdiko eztula irratsaioko kideak,  gure estilo eta ohiturari jarraituz, 20’30etan askari eleante bat egiteko geratu eta irratsaioaren prestaketaz buruz hitzegin beharrean, Palilloren bezpera gaueko abenturak izango ditugu hizpide.

Eta hortik 21’tan gela arroxara, bertsolarien modura… En fin.

Alegia, zuen galderak, eritziak, laudorioak, isekak (ahuntzentzat soilik)… ezinbestekoak izango dira beste behin ere.

Badakizue, Facebook, twitter, email (info@arraio.eus), edota 943868183 tfno zbkiaren bitartez duzue aukera.

Ale baaaa… Adiorik eeeeez

txurru2

 

Visca Catalunya LLiure!!

Lehengo astean Anna Gabriell CUPeko kidearekin ezin izan baina gaurkoan beste kide bat izango dugu, Mireia Vehi legebiltzarkide berria. Luze ta zabal arituko gara Herrialde Katalanetako prozesuaren inguruan.

Bestalde, atzo Askapenak buruturiko prentsaurrekoa izango dugu hizpide, aurtengo brigaden aurkezpena eta Askapenaren aurkako epaiketaz aritzeko. Bertako kidea den Ane izango dugu tfnoaren beste aldean.

Eta noski, beste kontu ugari… 21’tatik aurrera 99.3 FMan

Adiorik ez

cat

JxSi eta CUPen akordioa: Anna Gabriel Sabate gurekin

Kaixo kaixo!

Herrialdi Katalanetara begira jarriko urteko lehen saioan, gonbidatu berezi batekin: Anna Gabriel Sabate elkarrizketatuko dugu. Junts Pel Si-k eta CUPek azken orduan lortutako akordioaren biharamunean, CUPeko legebiltzarkidearekin hitz egiteko aukera izango dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan.

Akordioaren arabera, Artur Mas ez da hurrengo gobernuan egongo, eta Carles Puigdemont Gironako alkatea eta AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea izango da hautagai inbestidura saioan. Horren truke, CUPek gobernuari egonkortasuna bermatuko dio, eta bi diputatu Junts Pel Si talde parlamentariora pasatuko dira. Gainera, CUPek “okerrak bere gain hartu ditu”, eta parlamentuko diputatuak berrituko du.

Eta nola ez, Bilbon eta Baionan euskal preso eta iheslarien alde egindako manifestazioak ere izango ditugu hizpide.

Ez galdu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!annaGabrielArgazkia: Axier Lopez (Argia)