Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Iparra galdu baik, IBON ETXERA!!!

Iepala!!
Geure buruari auto omenaldi bat egingo geniola aipatu genuen azkenengo saioan, baina ez da posible izango. Zoritxarrez, zorionez, igande hontan ere gonbidatuak izango ditugu.
Alde batetik, Josu Isaias Villanueva kantautorea izango degu zuzeneko emanaldi eta guzti. Eta bestetik, Ibon Iparragirreren senitarteko batekin izango dugu hitzordua.

Ba hoixe eta beste kontu ugari Igandean 21’tatik aurrera!!

Igande hontan, Alkatea Ahuntzak gobernatu nahian

Iepala!!
Ba bai. Lehengo igandean aurreratu bezala, igande hontan Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea izango dugu Arraio Irratiko egoitza nagusian. 100 egun herri honen artzai igaro dituela aitzaki, ahuntzak gobernatu asmoz azalduko zaigu. Kostako zaio!
Argazkian duen alkate makila baino gehio beharko du ahuntzak gobernatzeko.

Beste elkarrizketa gogoangarri bat izango delakoan, badakizue, Igandean 21’tatik aurrera 99.3an.
Noski, irratsaioko lehenengo zatian aste osoko laburpenari ez diogu muzin egingo, ez hoixe!!
Ale ba, adiorik ez, iganderarte baizik!!

Igande hontan Ahuntza elizara joango da

Eta ez eguerdian. Igande hontan 21’00tan elizara joango gara. Ia Jardinero asetzen den ardoz eta Soziri pare bat “osti” ematen dioten bertan. Hau’re asetze aldea.
Ostiyai ta arduai ematen diyoun bitartian berriz, bertako 2 kidekin izango gara.
Bata, Oriyoko apaiza ta bestea berriz, Zestukua.
Biak gazteak, eta gurekin solasaldi bat egiteko prest. Jesus, Maria ta Jose!!
Ene! Por Dios! Jakinan gainian ote daude Jardi pekatari nor den??
Benetan elkarrizketa interesgarria izango delakoan..
Adiorik ez! Igandea 21rak arte baizik!!

ZIRRIMARRAK, ESTREINALDI MUNDIALA!

Saio berri bat hasiko dugu asteazken honetan bertan Arraio Irratian: Zirrimarrak.Zer den hau? HItzaren ahalik eta molde eta zentzu gehienak lantzeko asmoarekin gatoz, zirrimarra batzuk margotzera oraingoz. Idatzizko zirrimarrak, ahotsezkoak, kantuzkoak… uhinen bidez zuen belarrietaraino.

Aste honetan, Alproja antzerki taldeko kideak, kultur albisteak, ZirriakVSzerriak, … izango ditugu besteak beste. Hau dena, asteazkenero 21:30etatik aurrera, Izerditan Guaikoek uzten badigute behintzat.

KUKUTZATIK EZ DIRA PASAKO!!

Atzo, asteazkena Kukutza gaztetxea desalojatua izan zen baina EZ ERAITSIA!!
Arratsaldean manifestaldi bat burutu zen eta Arraio Irratia bertan egon zen.
Elkartasuna, maitasuna eta betikoenganako amorrua adierazteaz gain, Kukutzako kide bat elkarrizketatzea lortu genuen.

Ahaztu gabe hemendik aurrera ere hainbat ekimen izango direla. Noiz eta non izango diren aurreko berrian azaltzen den Kukutzako blogean jakinaraziko dute.
Alegia, Adi egon!!
AZKUNA FA$ISTA, NO ME TOKES LOS GAZTETXES!!
KUKUTZA AURRERA!!kukutza desalojoa
grabaketa