Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Esne kontuak ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Aste hontako ATALKA irratsaioan, gutako askorentzat egun hain ezaguna edo arrunta ez den lanbide eta iharduera bati buruz arituko gara: esnezale ofizioa.  Izan ere, batetik, une honetan zarautzen etxez-etxe esne banatzen jarraitzen duen esnezale bakarrari eginiko elkarrizketatxoa entzun ahal izango dugu. Eta bestetik, Zarautzen eguneko esnea saltzeko makina jarri nahi duten beste esne satzaile batzuk zuzenean elkarrizketatuko ditugu.

Hau dena badakizu nun, 21’00etatik 22’00tara bitartean.

Eta dauzkazuen galdera, zalantza nahiz komentarioak zuzenean arraiora deituz, facebook bidez edo atalka@gmail.com-era idatziz. Animatu ba!

Ametsak eta bidaiak Laura eta Aitorren eskutik.

Kaixo arraiozale!!!


Aurreko asteko ustekabearen ondotik, surf tablatik gurpil gainera jauzi egingo dugu Atalkan. Izan ere, aste honetan, munduan barrena bizikletaz bidaiatzen ibili diren eta eta hala jarraitzeko asmoa duten bikote bidaiaria izango dugu gure elkarrizketa saioan. Laura eta Aitor izango ditugu beraz irratsaio kide eta protagonista. Eta beraiek kontatuko digute, ametsak betetzea nola erabakitzen eta egiten den.

Bitakora kaiera saiorako ere bikote aproposa zitekeen ziurrenik, baina hauen baimenarekin, eta gure estilora, ostegun honetan 21’00etatik 22’00etara ametsak eta bidaiak ATALKAn.

Zuen galdera eta komentarioak ere gustora jaso-erantzungo ditugu: deitu saioara zuzenean edo idatzi facebooketik!

GAURKO SAIOA BERTAN BERA

OOOOOOOHHHHHH!!

Pena handiz baño gure gaurko saioa bertan bera utzi ber izan deu.

Izan ere gonbidatua olatu bila junzaigu.

Halare lasai, datorren astian hemen izango bai gea beste gai batzuen inguruan berriketan.Laura eta Aitor izango ditugu gure artian, bidaiari bikotia, 6 urtetan zehar egiñiko bidaia kontatzeaz gain, orain esku artian dakaen proiektu berriaz ere arituko zaizkigu.

Barkatu eragozpenak eta jarraitu Arraio entzuten.

 

AXI MUNIAIN ATALKAN

Aupa arraiozale!!

Duela aste batzuk hartu genuen olatuan jarraituz (Mikel Troitiño, Zarauzko surf eskola) kirol hau izango dugu hizpide aste honetan, izan ere, Axi Muniain surflari zarauztarra izango dugu gure artean. Olatu handiko surfean dagoen euskal espezialistarik handienetakoa dugu egun Muniain. Kantauri Itsasoko olaturik handienetako batzuk surfeatzeari ekin zion duela zenbait urte, neguz negu. Eta bera da, alde handiz, kirol mota honetako sari nagusitzat jotzen diren XXL Big Awards delakoetan izendapen gehien bildu duen surflari europarra – zortzi gaurdaino-.

Modalitate honi buruzko azalpenak eta esperientziak kontatuko dizkigu beraz zuzenean, 21’00-22’00etara ATALKAn.

Arraioko uhinetatik itsasoko uhinetara… Ez galdu olatuan murgiltzeko aukera!!!