Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

bf eta Sorgin topa Atalkan.

 

Hausnarketa eta ospakizunetan murgilduko dira Euskal Herriko emakume abertzale eta feministak martxoko lehen asteburu honetan Leitzan. Izan ere, Euskal Herriko BIlgune Feministak 10 urte bete ditu, eta hamaika egiteko ari direla jakinarazi dute. Izen ematea zabalik dago jada. Hala, topaketa hauen harira, Zarauzko bilgune feministako eta sorgiñak-eko kideak izango ditugu gonbidatu aste honetan Atalkan. Talde bakoitzaren zereginaz,helburuez eta jardunaz gain, zarauzko egoeraz ere hitz egingo dugu. Eta noski, asteburu honetako topaketez ere mintzatuko gara. Topa bada!

Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero edo saioan partu hartu nahi izanez gero hor dituzue e-posta (atalka@arraio.net), facebook-a eta telefonoa (943 868183).



Ostegun hontan ATALKAK kale

Kaxo arraiokideak, sentitzen degu baina aste hontan herritik kanpo egotea tokatu zaigu eta datorren astera pasako ditugu ostegunerako genituen gonbidatuak.
Bilgune feminista eta sorgiñakeko kideak martxoaren 2.3.eta 4an dituzten topaketei buruz eta martxoaren 8 ko
egitarauari buruz arituko zaizkigu martxoaren 1ean.

Azkenean I Jauna irratian. AUPA HI!!!

 

JEXUXMAI LOPETEGI

kaixo arraiozale!!

Ostegun honetan Jexuxmari Lopetegi izango dugu Atalka saioan.Musika gintzaren inguruan izandako ibilbide luzeaz ariko zaigu hizketan.Hainbat talde eta pertsona ezberdinekin lan ezberdinak egiteaz gain, bakarkako lanen emaitza izan diren, bost cd-ez ere ariko bai gara.

Ostegun honetan ere hortxe egongo zeratelakoan gaude.Irratiaren beste aldean.

Beheko loturan klikatuta elkarrizketa osoa entzungai.

ARREMANITZ kooperatibako kideak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Aste honetan Atalkan Arremanitz kooperatibako kide diren Edurne Epelde eta Axier Baglietto zarauztarrak izango ditugu gure artean.  Sexua, eta harremanak baina betiere jarrera onetik eztabaidagai jarri eta bideratzen ditu kooperatiba honek. Hauek eta erlazonaturiko gaiak beraz gaurkoan mintzagai.

Gehiago jakiteko gogoz, ezta?

Ba ostegunean, 21’00tatik 22’00tara zuzenean izango gaituzu Arrai irratian, edota nahi duzunean eta nahi duzunarekin entzungai podcastean.

On egin!