Tamalez, gure esataria gaixorik dagoenez, Â gaurkoan ere ez dugu Saldarik izango gaurko giro euritsu eta hotz honetan gure belarriak goxatzeko. Aurreko astean irratsaiorik egin ez zuenez, irrikitan zegoen…Hurrengo astean izan beharko!
Egilea: atalka
Podcast: Play in new window | Download
Arratsaldeon!
Gaurkoan, Putzuzulo Gaztetxearen 8. urteurrena dela eta, Atalkako kideok elkarrekin saio berezia egingo dugu. Elkarrizketa desberdinak izango dituzue entzungai; hainbat gonbidatu Gaztetxearen obra, etorkizuna eta urteurreneko programazioan emakumeok dugun parte-hartzeari buruz hitz egitera etorriko baitzaizkigu .
Beraz, 21:30tatik aurrera FM-ko 99.3an izan nahi zaituztegu!
Atalkariak 😉
Badakigu astero bezala Salda Badago irratsaioa entzuteko desiatzen zaudetela,
baina zoritxarrez, larunbatean izandako 12 orduko irrati-maratoiaren ondoren,
gure esataria erabat lur jota geratu zen, ahoko listua ere lehortu zitzaion eta!
Gutxienez astebeteko oporrak beharko dituenez errekuperatzeko,
gaur ez da Salda Badago irratsaiorik izango.
Datorren asterarte!
Podcast: Play in new window | Download
http://www.arraio.eus/deskargak/2013/atalka/2013-10-24_Bolloenea_estrenoa.ogg
Urduritasun punttuakin baina gustoa jardun ginan. Lagun izoztua izantzan gure “Naftalina usaina” lehiaketako irabazlia, zorionak!! “Bolliztegirako” lehen proposamena in genun: dardarine. “Tarte potoluan!” Sukubo bezelako espazioetaz hitzein genun. “Xirrikitutik” sartu zitzaizkigun Ekhiren poema batzuk eta zoritxarrez “Ile kizkurrak mihipuntan” atala ezin izan ginun ondo emititu, Iratxe Esnaolan “Klitori maitea” uhinetako nahastian (bolli eta madame kruasanen akats teknikuan alegiya) galdu zan.
Ta noski, musika feminista ta emakumeek sortutako musika ere izan ginun entzugai!

