http://www.arraio.eus/deskargak/2013/atalka/2013-10-24_Bolloenea_estrenoa.ogg

Urduritasun punttuakin baina gustoa jardun ginan. Lagun izoztua izantzan gure “Naftalina usaina” lehiaketako irabazlia, zorionak!! “Bolliztegirako” lehen proposamena in genun: dardarine. “Tarte potoluan!” Sukubo bezelako espazioetaz hitzein genun. “Xirrikitutik” sartu zitzaizkigun Ekhiren poema batzuk eta zoritxarrez “Ile kizkurrak mihipuntan” atala ezin izan ginun ondo emititu, Iratxe Esnaolan “Klitori maitea” uhinetako nahastian (bolli eta madame kruasanen akats teknikuan alegiya) galdu zan.
Ta noski, musika feminista ta emakumeek sortutako musika ere izan ginun entzugai!

 

 

« »