Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Atalkan goxo-goxo!!!

Atalkaren saio berri bat izango dugu gaur 21:00etatik aurrera eta ohi baino “goxoago” egongo gara gainera. Izan ere, Goixi etorriko zaigu bixitan eta, igande honetan Balendin Santuaren inguruan egin ohi diren ospakizunez gain, GOXO-GOXO sex-shopean aurki dezakegun eskaintzaren berri emango digu.

Ez galdu gaurko Atalka goxo-goxo eta bero-beroa!!!

Quentin Tarantino Zinema Itsuan!

Quentin-Tarantino

 

Quentin Tarantinok “The Hateful Eight” bere zortzigarren filma estreinatu berria du. Eta gaurko Zinema Itsuan zuzendariaren ibilbideari errepaso bat egingo diogu. Tarantinok egiten duen zinea maitatu edo gorrotatu egiten dela diote, ez dagoela termino mediorik, egia ote?

Guzti hau, aski ezagunak diren soinu banden doinuen laguntzaz egingo dugu noski.

Ez galdu Zinema Itsuko esatari berria ezagutzeko aukera, ostegunean 21:00etatik aurrera FMko 99.3an.

 

ATALKA GORKEYA JOAN JETT

Gaurkoan Rock and rollak izan duen emakume potenteenetako batekin gatoz.

Gitarrajole fiña izateaz gain, abesti dantzagarri eta ezagun askoren sortzailea.joan

70 hamarkadako rock eszenan  emakumez soilik osatutako Runaways taldeko partaide

eta oraindik indarrean jarraitzen duen emakumea.

 

‘Goenkale’-ren amaiera hizpide Atalkaren gaurko saioan.

Goenkale telesail ezaguna aurreko hilean amaitu zen, 21 urte pantailan izan eta gero. Urte horietan guztietan ehunka aktore eta hamaika gidoilari igaro dira telesailetik. Gaur gurera Maite Bastos aktorea eta Jose Luis Aranguren Txiliku gidoilaria ekarriko ditugu. Telesailaren errepasoa egiteaz gain, gaur egungo egoerari buruz galdetuko diegu.

21:00etan entzungo dugu elkar! 😉

2003_goenkale_11

Gaur gauean Zinema Itsuarekin Amsterdamera bidaiatzeko aukera!!!

Urtea lagun artean hasi nahi izan dugu gaurko Zinema Itsuan, eta horretarako Amsterdamera bidaiatuko dugu bertan bizi den aspaldiko lagun baten eskutik. Amsterdamen filmatu diren film batzuk ezagutzeaz gain, hiria gertutik deskubritzeko aukera ere izango duzue.

Beraz, prestatu palomitak eta findu belarriak.

21:00etatik aurrera FMko 99.3 an izango gara.

palomitas