Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

“Iparregarri. Urretxuko azken bardoaren kondaira” eta ZINEBI gaurko Zinema Itsuan

Gaurko Zinema Itsuan Euskal Herrian geratuko gara. KKinzona irrati libreko gure kideekin “Iparregarri. Urretxuko azken bardoaren kondaira” luzemetraiaren inguruan hitz egiteko aukera izango dugu.

Bestalde, azaroaren 18an Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko 58. jaialdiari hasiera emango diote, ZINEBIri. Jaialdia ezagutu eta bertan parte hartu duen zarauztar batekin hitz egingo dugu.

Potolo dator gaurko saioa!

21:00etatik aurrera FMko 99.3n

Turismoaren ertzak aztertuko ditugu gaurko Atalkan

Turistaz beteta (izan) ditugu bazterrak Zarautzen eta inguruetan. Venezia, Bartzelona edo Amsterdamen dagoen masifikaziotik urrun egon arren, guri ere eragiten digu udaberri eta udako turismoaren gorakadak. Egokia al da erakundeen bidez saltzen duten turismo eredua? Zerbait aldatu behar al dugu? Antzeko galderei erantzungo die Nerea Kamio turistologoak gaurko Atalkan. Donostiako Parte Zaharrean turismoa izaten ari den inpaktua aztertu berri du. Interesa baduzue, badakizue non egongo garen!

 

(Argazkia: Irutxuloko Hitza)

nereak

THE GO-GO’S GORKEYAN

Iepalea!!

Hilabetea hasteko Californian 1978an sortutako emakume talde batekin gatoz, The Go-go’s taldea.

275px-The_Go-Gos_-_Belinda_Carlisle,_Kathy_Valentine_and_Gina_SchockEEUUetan soilik emakumez osatutako lehen pop musika taldea izateaz gain, do it yourself filosofiaz baliatuz, ibilbide istorikoa lortu zuten new wave musikaren mubidaren baitan.

Joan etorrian ibili diran arren, gaur egun ere, oraindik kontzertuak ematen dabiltza.

1f46cc4d6e9dbca390f8a96781f34dbb

Pena handiz, baina datorren saioan hitz egingo dugu gaztetxeaz Bolloenean

Saioa prest genuen, baina azken orduko arazoak medio, bertan behera utziko dugu gaurkoz. Barkatu eragozpenak.

Ohiko moduan emango diogu hasiera ikasturteari; efemerideak eta emakume azpimarragarriak izango ditugu hizpide lehenik. Ondoren, ordea, Putzuzuloren zenbatgarren??? … 11. urteurren kontaezina aitzakia hartuta, bertatik igaro garen eta, oraindik ere, bertan ibiltzen garen Umeboxi, Marlene eta Maddik tertuliatxoa egingo dugu gure bizipenen inguruan.

 

gaztetxeaI

Ez galdu gaur, Bolloenea, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian.

 

Zinema Itsua bueltan da!!!

Uda ostean pilak karga karga eginda gatoz eta gela arroxa berriz ere zapaltzeko gogoz.

Zumaian Games of thrones telesailak piztu duen iskanbilaz baliatuko gara denboraldi berriari hasiera emateko. Telebista hizpide, zer esana ematen ari diren telesailen inguruan hitz egingo dugu saio berri honetan. Beti ere, soinu banden doinuekin batera.

Zinema Itsua - Telesailak

 

EZ GALDU, OSTEGUNEAN 21:30etatik AURRERA, 99.3ko FMan.