Podcast: Play in new window | Download

Podcast: Play in new window | Download

Podcast: Play in new window | Download
Ikasturteko bosgarren saioan Emakume surflariak izan ditugu protagonista: Lo eta Miriam Imaz zarauztarrak eta Aurori oriotarra. Beraien esperientziak, ibilbideak eta bizipenak azaltzeaz gain, Emakumea Surflari egitasmoaren xehetasunak ere azaldu dizkigute, bertan parte hartzeko gonbita egitearekin batera, noski! Datu esanguratsu bat ere eman digute, iazko edizioan guztira 500 emakumek parte hartu zuten eta surfa praktikatu.
Nymeria gaurkoan “Sense8” telesailaren inguruan aritu zaigu. Wachowski ahizpen “perlatxo” bat.
Amaitzeko hilabeteko hitza ere presente izan dugu; beste harribitxi bat gure hiztegitxorako: Motxina, alua.

#bargastak #matxardak #matrakak
Podcast: Play in new window | Download
Goya sariak banatu dira eta Oscarretarako izendapenak argitaratu dira dagoeneko. Bi jaialdi hauetan nagusitu diren filmak errepasatuko ditugu gonbidatu berezi baten konpainian. Gaurkoan gurekin izango da Iraia Elias aktore eta Atalkari ohia.
Eta bide batez, filmak betaurreko moreekin aukeratzeko test bat aurkeztuko dizuegu, Bechdel testa. Â Ba al dakizue zer den eta zertarako balio duen?
Honen guztiaren inguruan solastuko dugu gaurko Zinema Itsuan.
21:00etatik aurrera, Arraio irratiko uhinetan!

Podcast: Play in new window | Download
rtxe Isasti, Euskadiko torneoan parte hartu duten gure ikaskide Maddi Usandizaga eta Aimar Unanue eta Ikastolako lehen ikasle kintako Mireia Arruti eta Joxan Elola. Hortaz gain, neguko solstizioaren inguruan ere arituko gara eta hilabetero bezala, Kosta Kastako zozketa paregabean parte hartzeko aukera izango duzue!Podcast: Play in new window | Download
Urte bargasta on!
Eta urtea ondo hasteko 2018an, Zarautzen, emakumeak protagonista izan diren hainbat gai aipatu ditugu: Judith Gagoren argazki-erakusketa, Edurne Epeldek Hik Hasi aldizkarian emandako zaintzaren inguruko elkarrizketa, Karmeldarretako mojek webgunea ireki zutela, Ainhoa Alberdiren “oxido” antzerkia, Emakumeak Planto Zarautzen etab.
Nymeriak beti bezala bi gomendio ekarri dizkigu. Telesailari dagokionez, “Jane, the virgin” izan du hizketagai eta liburuen atalean, Daniele Sarriugarteren “Erraiak“.
Saioa bukatzeko, #hilabetekohitza ez da falta izan: matraka!!! Beti bezala, gure adiera eman diogu, :D.
