Podcast: Play in new window | Download
Iritsi da istorio labur honen bukaera laburra. Oraingoan, Kanta pila bat, Inkognitak, Tentsioa eta Oroja(ki)le bat edo beste.
Gaur, 18:00etan, azken atala, 99.3 FMn, Arraio irratian.
Podcast: Play in new window | Download
Iritsi da istorio labur honen bukaera laburra. Oraingoan, Kanta pila bat, Inkognitak, Tentsioa eta Oroja(ki)le bat edo beste.
Gaur, 18:00etan, azken atala, 99.3 FMn, Arraio irratian.
Podcast: Play in new window | Download
Bigarren zatiak ez dira onak, badakigu; baina bizitza honetan, arriskatzea besterik ez dugu: Mozkorra, Uhinak, Reklutazioa, Geu, Ikastaroak eta Leloa, zentzu guztietan, oraingoan.
Gurekin murgil egin nahi? Gaur, 18:00etan, izango duzue entzungai ‘Hor hao, Wilson?’ saioaren bigarren atala.
Podcast: Play in new window | Download
Nork esango zigun egun bizitzen ari garena erreala izango zenik? Guri, zientzia-fikziozko egoera begitantzen zaigu. Zuei ez? Aitzakia hori hartuta, beste mundu batzuetan bidaiatu dugu: gizakiok irudikatu ere egingo ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu Oriondik harago; urruneko galaxietan ibili gara; ilargiari bisita ugari egin dizkiogu; hezur-haragizko izatetik, tonuez marraztutako uhin bihurtu gara; eta etxera itzultzean ere, distortsionatuta sentitu gara inguratzen gintuen guztia betikoa ote zen zalantzan. Dena antzaldatu da!
Oso genero zabala da zientzia-fikzioa, baina guk aukeraketa bat egin dizuegu. Hortaz, denetarik duzue aukeran: drama, abenturak, thrillerra, umorea, maitasuna… Baina guztia zientzia-fikzioak barnebilduta. Hala ere, egia da elementu batzuk errepikatu ere egiten direla: giro iluna, espazio-ontziak, jarraipenak, engainuak, irudi pentsaezinak… Irakurri baino, hobeto ikustea, ezta?
Esperimentatu nahi baduzu, entzun, bihar, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn, Arraio irratian.
Podcast: Play in new window | Download
Nor da Wilson? Eta nor dabil haren bila? AMUA bota digute: Antzerkia, Musika, Uhinak eta Algaratxoren bat. Egoera surrealista honetan, irribarretxo bat ateratzen badizugu, gu pozik.
Ausartuko al zara amua irenstera? Gaur, 18:00etan, “Hor hao, Wilson?” saio bitxia. Entzun, entzun; ez dakigu-eta hauen berri gehiago izango dugun.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo!!
Gaurkoan beste lista batekin gatoz eta oraingo honetan gure herriko talde batzuk aipatuko ditugu. Hau izan da ordu betean sartu zaigun kanta sorta:
Humedecidos: Una Mano Para El Dinero , La Ciudad De Los Blandos, Tu La Quieres Ver Morir
Txixaparrazta: Gurutzeari buelta, Txixaparrazta, Desde afuera (los crudos)
Mor More: Errugabetzen I,II

Pottors ta Klito: Conejillas Vill , Odola
Occhi di Farfalla: Galdu ordez
Managaitz: Espiralaren gailurra
Zarauzko gitarjoleak: Gorkeyako irratsaioa
Optika: Natura Hila
Gustokoa izango duzuelakoan, hurrengoan gehiago ekartzen saiatuko gara.
Goxatu!!!!